Web-guneko txoko honetan elikagaien ekoizpenaren eta, era berean, nahiz eta xehetasun gutxiagoz, kontsumoaren zer, nola, zergatik, non, noiz eta nork sakondu nahi dugu. Elikagaiak ekoiztea eta kontsumitzea jarduera beharrezko zein konplexuak dira eta zenbat eta informazio gehiago eduki, bai elikagaiak ekoizten jarduten dugunok, bai kontsumitzen dutenek, orduan eta hobeto egin ahal izango dugu aurrera elikadura burujabetzarantz www.viacampesina.org : nekazaritza-elikaduraren agronomia, ingurumen, gizarte eta kultura jasangarritasuna betetzen duena, pertsonen eta hauen ingurunearen osasuna eta elikadura enpresa-negozio handien gainetik jartzen duena eta elikagaien ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren ikuspuntutik herri bakoitzak eskatzen duenari erantzuten diona.
Hemen irakur daitezkeen dokumentuek elikadura burujabetzaren testuinguruan Vista Alegre baserrian eta bertako gaztandegi-lantegian abeltzaintza iraunkorrerantz (nekazaritza ekologikoa) joateko ekarpenak jasotzen dituzte. Eduki teknikoa duten dokumentuak dira, baina espero dugu ulergarriak ere izatea.
Informazio hau guztia baliagarria, zuzena eta ulergarria izatea nahi dugu. Ekarpen, iradokizun edo besterik gabe iruzkinik egin nahi izanez gero, bidali hona mesedez. Harremana
Elikadura burujabetzarantz eta gure elikaduraren gardentasunerantz joatea guztion artean informazioa partekatzearen mende dago.
Laster: “jogurta eta gazta ezagutzen”, “Vista Alegre baserriko jogurtak eta gaztak”, “Vista Alegre baserriko paisaiaren egiturazko osagaiak”, “transgenikorik gabeko esnearen alde”.
Nolakoa da Vista Alegre Baserria
Vista Alegre baserriaren deskribapena da, bertako abeltzaintzari, esne-ekoizpena ez areagotzeko joerari eta bertako gaztandegi-lantegian esnea pasteurizatzeko eta jogurtak eta gazta egiteko proiektuari buruz hobeto informatze aldera. Vista Alegre baserriko lagunek zein helburu dituzten eta esne-abeltzaintzaren eredu intentsibo eta industriala jarraitzeari zergatik egin zioten uko azaltzen du. Dokumentua irakurri
Abereen elikadura
Vista Alegre baserriko (Karrantza, Bizkaia) esne-behien elikadura nekazaritza ekologikoaren ikuspuntutik elikadura burujabetzaren testuinguruan.
Behi-esnearen eta eratorrien ekoizpenaren abiapuntua behiek jaten dutena da: euren elikaduran eragina izateaz gain, nabarmentzekoa da aintzat hartu beharreko beste aspektu batzuetan ere eragiten duela: behien ongizatea, haien inguruko ingurumena, esnearen kalitatea, kontsumitzaileen osasuna eta elikadura, Hegoaldean eragiten dugun ondorio-maila… Dokumentu honetan gai hauek aztertzen dira hurbiletik, leheneik eta behin ikuspuntu orokorretik eta azkeneko atalean Vista Alegre baserriko behien elikaduraren egoera zehatza. Dokumentua irakurri
Esnea ezagutzen
Nolakoa da behi-esnea eta nola kontsumi daiteke?
Dokumentu honek zehazki behi-esnea zer den, haren konposizio kimikoa eta dauzkan osagai biologikoak azaltzen ditu, dena ikuspuntu orokorretik. Esneari kontserbatzeko eta kontsumitzeko zer egin dakiokeen azalduz bukatzen da. Egun eztabaidagai diren bi konturekin lotutako aipamenak ere baditu: esnea homogeneizatzeko edo ez homogeneizatzeko komenigarritasuna (Vista Alegrekoa ez da homogeneizatzen) eta omegen kontua. Dokumentua irakurri
Vista Alegre baserriko esnea
Nolakoa da Vista Alegre baserriko esnea?
Jarraiki, Vista Alegre baserriko bertako esneari heltzen zaio. Hemen, kontsumitzaileek baserriko esnearen kalitatean sakon dezakete, laborategiko estatistikak eskuan, haren elikadura-osaerari (proteina, gantza –omegak barne-, laktosa) zein higiene eta osasun-kalitateari (zelula somatikoen zenbaketa, bakteriologia) dagokienez. Web-gune honetako “hilez hile” txokoan eguneratu egiten dira datu hauek laborategiko hileroko emaitzekin. Helburua da esnearen kalitatea nekazaritza ekologikoko ekoizpenerantz joan ahala aztertzea. Dokumentua irakurri
Kontsumo energetikoa baserrian
Energia baserriko eta gaztandegi-lantegiko jarduera guztietan kontsumitzen da. Energia hori nondik datorren eta aurrezteko ahalegina egiten den eta energia fosilak berriztagarriekin ordezten diren jakiteak ere adierazi egiten du baserri batek bertako jardueren jasangarritasunarekin eta elikadura burujabetzarekin duen konpromiso-maila. Gaur oso urrun gaude petrolioa ez erabiltzeko ahalmenetik, baina badaude duela gutxira arte erabatekoa izan den mendetasuna murriztuz joateko moduak. Dokumentua irakurri
Ontziak eztabaidagai
Esnea, jogurta edo gazta saltzeko ontziratu edo zerbaitetan bildu behar dira. Baina zertan? Zein da materialik onena? Dokumentu honetan beira eta plastikoari buruzko datuak aurkezten ditugu. Era berean, ontziaren kostua aztertzen da haren neurriari edo barruan duen produktuaren (esnea edo jogurta) kopuruari dagokionez. Produktuak ontzi handietan eskaintzea ez da gehiago saltzeko nahi hutsa… Kontsumitzaileentzat badu ingurumenarekin lotutako logika, eta baita ekonomikoa ere. Dokumentua irakurri
I+G proposamena
Bioaniztasuna, behien elikadura eta esnearen kalitatea
Eta oraindik gehiago jakin nahi badugu? Vista Alegre baserrian abere-elikaduraren, bioaniztasunaren eta gure esnearen kalitatearen arteko harremanen ezagutzan sakontzeko zenbait proposamen jasotzen dira hemen. Dokumentu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Ekologia eta Botanika Sailei, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ekologia Sailari eta Neikerren Ekosistemen Sailari aurkeztu zaie proposamenak praktikara eramateko modua aztertzeko, gure baserriko esnearen ekoizpenaren zein kontsumoaren mesederako.
Dokumentua irakurri
Etiketak
Zer esaten dizuete gure produktuen etiketek?
Artikulu honetan gure produktuen etiketetan kontsumitzaileei derrigorrez eskaini behar diegun informazioa azaltzen dugu. Ze informazio jartzen dugun azaltzen dugun bitartean, datu bakoitzaren erabilgarritasuna ebaluatzen dugu, etiketan informazio berria gehitzeak sortu ahal dituen kostu ekonomikoak eta nola bermatzen den eskaintzen den informazioaren egiazkotasuna.
Dokumentua irakurri
|