Menu nagusia










2.6- Bitaminak: PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Bitaminak metabolismo arrunta burutzeko eta horrela behien gorputza behar bezala hazi eta ibiltzeko beharrezko konposatu organikoak dira. Ez dute energiarik ematen, baina haiek gabe behiek ezin dituzte euren elikadurako beste osagai batzuk baliatu (energetikoak, adibidez). A, D eta E bitaminak garrantzitsuenak dira esne-behientzat (denak daude, esaterako, argi-belarrean eta txikoria-belarrean). Errumeneko mikrobioek B, C eta K multzoko bitaminak sintetizatzen dituzte (leguminosoek eta zerealen aleek B1 bitamina dute, adibidez; zelaietako beste familia tipiko batzuetako espezie askok C bitamina dute (sapelarrak, sabi hostozuriak, artzain-zakuak, txikoria-belarrak, malbak eta plantainak, esaterako). Bitamina-gabeziek hainbat nahaste sortzen dituzte: adibidez, A bitaminaren gabeziak gose gutxiago izatea, pisua galtzea, beherakoa, itsutasuna eta krisi arinak dakartza, eta D bitaminaren gabeziak, berriz, errakitismoa hazten ari diren animaliengan eta esne-sukarra erditze ostean.

 

Aurkibidea

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.