Zer egin genuen uztailean?
Bisita asko zueden uztailan. Hilaren 1ean eta 6an, kanpamentu ingeles bateko bi talde etorri ziren. |
|
| 3an, berriz, Elgoibarko bi familia, eta Naroak, beste Naroak eta Gorkak gure traktoreak ikusi zituzten. |
|
| 5ean, sustraiak Karrantzan dituen Sevillako familia bat etorri zen, |
| eta 9an, ostera, Bilboko familia bat, gure produktua Alde Zaharreko denda batean hartzen duena eta gurera pandemia baino lehenagotik etorri nahian zegoena. |
| Hilaren 19an, Zornotzako familia bat etorri zitzaigun bisitan.
Hilaren 23an Getxoko familia bat etorri zen. |
|
| Azkenik, 30ean Madrilgo familia bat etorri zen.
|
Egurraldia dela eta...
| Uztaileko gauzarik nabarmengarriena bero-bolada izan zen: tenperaturak 37,6 ºC-tara iritsi ziren, goiz batzuetan ez ziren 20 ºC-tatik jaitsi, eta gau batean 23,1 ºC-tatik; aldi berean, ia ez zuen euririk egin, beraz, euri-neurgailuan 13 litro besterik ez genuen jaso. |
Bero-bolada oso-oso txarra izan zen baratzeetarako: tomate-lore asko tomaterik eman gabe lehortu ziren, eta kuiatxoen hostoak zimeldu egin ziren, |
| nahiz eta asko gauero bere onera itzuli. |
| Gure leka-uzta % 50 inguru murriztu da, eta ilar-uzta, ostera, % 60. Patata- eta tipula-uzta, aldiz, nahiko ona izan da. |
|
| Ia ez zen belarrik izan behiak bazkatzeko, baina belar ondua egitea lortu genuen, horretarako erreserbatuta genuen belardi batean. | Belar ondua egiten ari ginela, zikoina hau (Ciconia ciconia) kilkerrak eta matxinsaltoak harrapatzen ibili zen. |
|
Behiek zer jan zuten? Ahal izan zuten egun guztietan, bazkatzera atera ziren; dena den, hil osoan izan genuen eguraldiaren ondorioz, ez da belar askorik geratzen. Esne-behiek alpapa- eta ilar-bazka ere jan zuten, hala nola pentsu pixka bat eta belar siloratua, baina "berderik" ez. |
Hileko lorea. Milorria (Achillea millefolium) |
| Landare honek hainbat izen arrunt ditu, besteren artean luma-lorea, bere hostoen forma eta testuragatik. Erabilera sendagarri ugari izan ditu eta ditu, odoljarioak eteteko, adibidez, greziar eta erromatar ar- madetan duela mende asko ezaguna. Era berean, landare ez oso sen- doetatik gertu landatu, eta bere sustraien jariakinek flora-gaixotasun- ekiko erresistentziak sortzen laguntzen omen zuten. Milorria, jatorriz, ipar-hemisferioko eremu epeletakoa da. Nahiz eta hemen ez duen baz- ka-erabilera zehatzik, Zeelanda Berrian eta Australian bazka-helburue- tarako landatu zuten, baina egun zenbait lekutan arazoak eragiten ditu. |
Tximeleta eder hau, makaona (Papilio machaon), lehen aldiz ikusi genuen baserrian. Haraneko kareharrizko eremu harritsuetan ikusia bagenuen ere, sekula ez hemen behean, non harkairz-azaleratze gutxiago dagoen. |
|
Hileko errezeta: Limoi-izozkia
2 kikara harrotzeko esne-gain
Kikara 1 ½ kozinatzeko esne-gain
Kikara bat azukre
3 koilarakada limoi-azal birrindu
5 gorringo
Kikara baten ¾ limoi-zuku zukutu berri
Nahasi zartagin batean harrotzeko esne-gaina kozinatzeko esne-gainarekin, azukrearekin eta limoi-azalarekin. Berotu oso astiro irakin arte eta erantsi azukrea, etengabe eraginez disolbatu arte (bost minutu inguru). Kendu su- tatik eta utzi 10 minutuz.
Kendu estalkia zartaginari eta berotu, poliki, berriro irakin arte. Katilu batean, irabiatu gorringoak. Gehitu oso astiro eta pixkanaka esne-gainen nahaskia, kikara bateko neurrian, etengabe eraginez, arrautza ez dadin mamitu. Jarri nahaski hori zartaginean eta kozinatu tenperatura baxuan 5-10 minutuz. Ondoren, sartu katilu handi batean eta utzi hozkailuan gau osoa.
Goizean, atera hozkailutik eta erantsi limoi-zukua, ondo eraginez. Banatu izozkailuan sartzeko moduko ontzi estalkidunetan eta sartu izozkailuan lau orduz, gutxienez, zerbitzatu aurretik. |
Esnearen kalitatea
|
|
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
Gantza
|
>3,70
|
3,69
|
Proteina
|
>3,10
|
3,07
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
10.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
193.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|