Beste behin ere, komunikabideak gurekin harremanetan jarri ziren, oraingoan, nekazari eta abeltzainei esnearen, barazkien, zerealen eta abarren truke ordaintzen zaienaren eta kontsumitzaileek elikagaiak ero- steko ordaindu behar dutenaren arteko alde handiaz hitz egiteko. Gure esne gordinaren salmenta-egoera azaldu genien: prezioa ez da nahikoa (47 zentimo inguru ordaintzen digute litroko, arrazoizko prezioa 65 zentimo izango litzatekeen arren), kostuetan izaniko igoerak kontuan hartuta (+ % 54 gasolioan, + % 16-50 zerealetan eta bazkan, adibidez). Esnea pasteurizatzen eta saltzen dugun eskarmentua ere aipatu genuen: sargaien prezioek gora egin dute etengabe (plastikozko botilak % 25, beirasko botilak 50%, etiketak %15, gasolioa % 54...) eta dendek ere publikoarentzako salmenta-prezioa igotzen dute, 50 zentimotik gorako aldearekin guk saldutako- arekin alderatuta. Medioek diote dirua nor irabazten ari den jakin nahi dutela; bada, gure gomendioa da puntu hauek iker ditzatela: lehenik, nekazariei or- daintzen zaiena; bigarren, sargaien prezioak (pentsuak eta botilak, esaterako); eta azkenik, dendetako gastu finkoak nola igo diren. Balizko hiru aukera ikusten dugu prezioen desfasea ulertzeko: ez da nahikoa ordaintzen esnearen truke (hamarkadak daramatzagu horrela); fase guztietako ekoizpen-gastuak igotzen dituzte, edo, besterik gabe, aipaturiko elementu batzuen edo guztien espekula- zioa dago (edo, jakina, hiru arrazoien arteko nahasketa). Nekazari eta abeltzai- nek zein kontsumitzaileek behar duguna gardentasun- eta kontrol-mekanismoak dira, nekazaritzako elikagaien kate osoan, praktika espekulatibo eta/edo gehie- gizkoak hauteman eta ezabatzeko. |