Zer egin genuen abenduan?
Abenduaren 2an, Karrantzakoak diren edo sustraiak Karrantzan dituzten lagun hauek bisitatu gintuzten. |
|
Egurraldia dela eta...
| Eguraldia oso aldakorra izan zen abenduan, gorabehera handiekin:goiz batzuetan, izotza eta 1,8 ºC-ko tenperatura izan genuen; |
| beste batzuetan, eguzkia ateratzeaz batera, 9 ºC-tik gorako tenpera- tura. Tenperatura maximoak 8,2 eta 19,9 ºC artekoak izan ziren. Zenbait egunetan, goialdeetan elurra izan zen, |
| eta beste zenbaitetan, berriz, eguraldi eguzkitsu eta epela. Guztira, 50 litro bildu genituen euri-neurgailuan. Beste behin ere, egunsenti ederrak izan genituen. |
|
Behiek zer jan zuten? | Alpapa lehorra, belar siloratua eta pentsu apur bat. Ez genien “berderik” eman, eta ez ziren bazkatzera atera, egun batzuetan bigantxak eta behi lehorrak izan ezik. |
|
|
Hileko errezeta: kalabaza-tarta | 2 katilu irin 2 koilarakadatxo legamia-hauts Koilarakadatxo bat gatz Koilarakadatxo bat eta erdi kanela-hauts 2 koilarakadatxo espezia nahasi (“mixed spice”)
Katilu bat oliba-olio Katilu bat jogurt natural 4 arrautza Katilu bat azukre beltzaran Katilukada erdi azukre zuri 2 katilu kalabaza-pure Koilarakadatxo bat eta erdi banilla-esentzia
Berotu labea 170 ºC-tan.
Elkartu, oso ondo nahasiz, irina, legamia, gatza, kanela eta espezia nahasiak.
Beste ontzi batean, irabiatu ondo arrautzak eta erantsi, ondo nahasiz, jogurta, olioa, banilla, azukre beltzarana eta azukre zuria, eta, azkenik, kalabaza-purea.
Sartu laberako moduko ontzi batean eta eduki labean 30-35 minutuz. |
Baserritarren asteroko azokara joateaz gain, Karrantzako azokan izan ginen (abenduaren 10ean), hala nola Leioan (abenduaren 11n) |
| eta Bilboko San Tomas Egunekourteroko azoka garrantzitsuan, aben- duaren 21ean. Sektorea pozik dago, orain baserritarren postuak es- parruaren erdigunean daudelako eta horrek abantaila nabarmenak dakartzalako ikusgarritasunari, irisgarritasunari eta, ondorioz, sal- mentei dagokienez. |
|
Abenduaren 15ean, esnea eman genion Elikagaien Bankuari, Gabonetan egiten duen bilketa solidarioko kanpainan laguntzeko. |
|
Hileko landarea. Cyperus eragrostis |
| Espezie hau jatorriz Europakoa izan ez arren, ingurune hezeetan, baina urrietan, finkatu da. Ez du bazka-baliorik. |
2 mm-ko diametroko fungus ñimiño hau |
| eta armiarma delikatu hau ikusi genituen. |
| Masusta hauek ere ikus genituen, zer eta abenduan heltzen! |
|
Masusta hauek ere ikus genituen, zer eta abenduan heltzen! |
|
Esnearen kalitatea
|
|
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
Gantza
|
>3,70
|
4,14
|
Proteina
|
>3,10
|
3,28
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
10.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
140.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|