Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2023ko otsaila PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu zen otsailean?



Zer jan zuten behiek?

Zenbait egunetan, eguraldi lehor eta eguzkitsua izan zenean, bazkatzera

atera ziren, urtarrileko euriak belarra izatea ahalbidetu baitzuen.


Hala, esne-behiek belarra, alpapa- eta ilar-bazka, belar lehorra eta

pentsu apur bat jan zuten.Bazkatzera atera ez zirenean, aldiz, belar

siloratu pixka bat eman genien. Bigantxak larrez larre mugitzen jarrai-

tzen dugu, erabilgarri dagoen belarra aprobetxatzeko.




Hileko errezeta: Pasta begetarianoa

2 koilarakada oliba-olio birjina

4 baratxuri-atal, fin zatikatuta

500 g txanpiñoi, xaflatan moztuta

Bi kikara eta erdi kozinatzeko esne-gain

500 g pasta (noodle-ak)

250 g ziazerba, ahal dela freskoak

Kikara bat gazta birrindu

2 koilarakada perrexil xehatu

Gatza eta piperbeltza

Berotu ura, nahi izanez gero gatzarekin, lapiko batean, noodle-ak prestatzeko. Zartagin

handi batean, berotu oliba-olioa. Gehitu baratxuria eta frijitu gorritu arte, ez gehiago.

Erantsi txanpiñoiak eta ondu nahi bezala, tarteka eraginez, txanpiñoiak gorrituta eta

samur egon arte, 5-8 minutuz. Isuri esne-gaina, igo tenperatura irakin arte eta, gero,

irakin poliki 4 bat minutuz.

Bitartean, irakin pasta eginda baino apur bat gogorrago egon arte (al dente: saltsan

kozinatuko dira erabat). Kendu ura pastari eta bete kikara-erdi ur horrekin.

Gehitu ziazerbak txanpiñoi-saltsari eta utzi hostoak bertan samurtzen. Ondoren, erantsi

pasta, perrexila eta gazta, eta eragin. Utzi saltsa astiro irakiten eta, behar izanez gero,

gehitu kikaran jasotako ura, pasta guztiz kozinatu arte.

Dastatu gatz eta piperbeltz gehiago behar duen egiaztatzeko.

Zerbitzatu berehala.

(errezeta hau etxean egin genuenean, hemen adierazitako esne-gain eta txanpiñoi

gehiago erabili genituen)




Egurraldia dela eta....

Klima-aldaketaren zantzuak gero eta agerikoagoak dira. Otsailean, egun

batzuetan tenperatura 19,7  ºC-tara heldu zen, eta beste batzuetan, aldiz,

elurra bota zuen baserrian. Hileko 9 egunetan, izozteak izan genituen,

handiagoak edo txikiagoak,

alt

eta tenperatura 0,0 ºC-takoa izan zen gehienez; beste egunsenti

batzuetan, tenperatura minimoa 11 ºC-takoa izan zen, baita 14 ºC-

takoa ere. Hil ia osoa lehorra izan zen, baina 75 litro euri jaso genuen

euri-neurgailuan, gehienak hilaren amaieran (22 eta 23an batez ere),

euria barra-barra eta elurra mara-mara egin baitzuen.





Esne-gaitasuneko bi biga eta misto bat jaio ziren, eta saldu egin ditugu.

Basurdeak arazoak sortzen ari dira oraindik ere zenbait larretan, eta

konponbidea ez da erraza. Belarra duten lur-koskorrei buelta ematen

diegu, belarra berriro sustraitzeko itxaropenez.

alt




Egun lehorrenetan, purina zabaldu eta larre batzuk soildu ahal izan genituen.




Urtarrilean erein genituen ilarrak otsailaren hasieran hasi ziren ernetzen,

eta badirudi jarri genituen defentsek (sarea, etab.) txorien eta karraskarien

erasoak saihestu dituztela.

alt

Hilaren amaierarako, landareak nabarmen hazita zeuden, eta martxoan

sareak kenduko ditugu.


Baratzeko lurra ere prestatu dugu tipulak landatzeko, eguraldiak bide

eman bezain laster, baita beste landare batzuk ere aurrerago.





Hileko lorea. (Cardamine flexuosa)


Landare hau Europakoa eta Asiako zenbait eremutakoa da, non hostoak

entsaladetan erabili izan diren. Ez du bazka-baliorik. Egun, habitat he-

zeetan, eragindako lurretan eta abarretan hazi ohi da. Vista Alegren,

belardien ertzetan, bideetan eta halakoetan aurkitzen dugu.




Baserrian, oiloak eta oilaskoak ditugu, haragi eta arrautzen autokontsumorako

. Gehiago interesatzen zaigu belardietan elikagai bila ahalik eta denbora gehien

eman duten oiloen arrautzen zaporea etxalde industrial handietan nagusiki

pentsu konbentzionalez edota transgenikoz elikatzen diren oiloen tamaina

uniformeko arrautzak baino.





Esnearen kalitatea



Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

4,06

Proteina

>3,10

3,30

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

123.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.