Ontziak eztabaidagai |
Ontzien eztabaidaren muina, funtsean, esnea, jogurta eta gaztak saltzeko modua da. Hasiera batean, Vista Alegre baserriaren aukera izan zen esne eta gazta freskoa PET edo PEBD plastikozko ontzitan eta gazta samur, findu eta onduak elikadura-paperez bilduta saltzea. 2018an esneare ontzia aldatu zuen plastikozko poltsatik beira zein plastikozko botilara. 2021ean, PET plastikozko ontziak kendu, eta PLA bioplastikozkoak erabiltzen hasi ginen,gazta freskorako. Era berean, hainbat tamainatako ontziak aukeratu dira. Behean azalten dugu zergatik aukertu ditugu onztzi hauek. |
Beira berria | Beira birziklatua | |||
Lehengaiak 1200kg: | %70 hondar | 100kg beira txikitu | ||
%20 soda | ||||
%10 kareharri | ||||
Energia |
Fusioa 1500ºC-tan |
Fusioa 900ºC-tan |
Birziklatze prozesuan beira moten bereizketa eta sailkapena egin behar da, materia arrotz guztia (tapoiak, etiketak...) bereizi behar da, beira txikitu eta gerora hondarrarekin, sodio hidroxidoarekin
eta kareharriarekin urtu.
Beira nahi adina aldiz berrerabil daiteke eta elikagaiak ontziratzeko bere abantaila handienetariko
bat da, baina ur eta detergente kopuru handiak behar dira horretarako, ura kutsatu egiten da
eta energia kontsumitzen da.
Esnea eta esnekiak ontziratzeko aukera gisa, beiraren bi desabantaila handi aipatu behar dira:
•Ontziratzeko material astuna da, nahiz eta azken 15 urteetan kristalezko botilen pisua %40 jaitsi
den. Gaur egun, beirazko litro bateko botilaren pisua 380g. ingurukoa da. Beiraren pisu handiak
dakarrena zera da: litro bateko botila bat garraiatzeko, adibidez, PET plastikoa bezalako ontzi
arinagoetarako baino energia gehiago erabili behar dela ontzi unitate bakoitzeko. Zama hori, hala-
ber, desabantaila handia da erosketak etxera eskuz eramaten dituzten pertsona kontsumitzaileen-
tzat.
•Beira oso material hauskorra da.
Horretaz guztiaz gain, aipatu behar da beira naturan ez dela degradatzen, beste material batzue-
kiko marruskadurak eragindako higadura mailakatuaren eraginez ez bada (ur korronteetan, esate-
rako).
2- PET eta DGPE plastikoak, PLA bioplastikoa:
Plastikoak lehengai ez-berriztagarria erabiltzen du, etorkizunean gero eta urriagoa izango dena: petrolioaren eratorria da. Plastikoa, oro har, polimerizazio fenomenoaren bitartez lortutako ma-
terial sintetikoa da. Hala, sustantzia kimiko sintetikoak dira polimeroak, egitura makromolekularra
dutenak eta beroarekin edo presioarekin moldea daitezkeenak; karbonoa da euren osagai nagusia.
PET plastikoa, zehazki, polietileno tereftalato bat da, azido tereftalatikoaren eta etilenglikolaren
arteko polimerizazio prozesuaren bitartez lortutako polimeroa. 1941ean ekoitzi zen lehen aldiz eta 1976an hasi zen ontzi gogorretan erabiltzen. DGPE densitate gutxiko polietileno bat da.
PET plastikoak hainbat abantaila ditu esnea eta esnekiak ontziratzeko garaian:
•Gardentasun handia dauka, produktua ongi ikusteko moduan
•Higadura eta korrosioarekiko erresistentzia handia dauka
• Erresistentzia termiko eta kimiko ona dauka
•Arina da; PET plastikozko litro bateko botila ez da iristen 40g-ra. Gaur egun, litro eta erdiko PET plastikozko botilak orain dela 15 urte baino %28 gutxiago pisatzen du. DGPE plastikozko litro bate-
ko boltsak 15g pisatzen du.
•Apurtezina da
Bestalde, plastikoa ekoizteko behar den energia beste edozein ontzitarako behar dena baino txikia-
goa da.
PET eta DGPE plastikoak birziklagarriak dira, baina birziklatze mekanikotik eratorritako plastikoa ez da elikagaiak eta edariak berriz ontziratzeko erabiltzen, nagusiki osasun betebeharrak direla eta, kutsa-
korrak izan daitezkeen elementuak ontzitik edukira migra ez daitezen. PET eta DGPE plastikoak ezta
ere ezin dira berrerabili elikagaiak eta edariak ontziratzeko.
(DBPE)
Plastikoaren desabantaila gisa, honakoak ditugu:
• Oso degradazio natural motela du, 180 eta 500 urte artekoa. Eguzkiaren erradiazioa da epe
ertaineko degradazio naturalerako bide bakarra. Beraz, berrerabilera edo birziklapena bermatzen
ez badira, ingurumenerako kutsadura arazo larri bilakatzen da sorrarazten dituen zabor kopuru
handiak direla eta.
• Bere edukian egonkortzaile, gar atzeratzaile, pigmentu eta gehigarrien erabilera maila eta horiek
gure osasunean eta ingurumenean izan dezaketen eragina
•Plastikoaren manufakturak eta birziklapenak produktu kimiko toxikoak igor ditzake
•Ontzia guztiz bizigabea den erabakitzeko eztabaida dago. PET eta DGPE plastikoak nazioartean elikagaiak eta edariak ontziratzeko onartuta badaude ere, Ur Mineralen Ekoizleen Alemaniako kooperatibak dio oraindik ez dela bermatzen zaporearen aldaezintasuna plastikozko botilak garbituta
ere. Arazoa plastikoak daukan aldehido azetiko proportzioan datza; material hori ez da kaltegarria osasunerako baina botilaratutako uraren zaporea aldatu egiten du. Bada bere edarietarako PET
plastikoa erabiltzen duen enpresa asko. PET plastikozko botilen antimonioa lixibiazioaren bitartez botilaren edukiera zein punturaino pasatzen den ikertzen ari dira. Kasu honetan, edukiak ontzian daraman denboraren araberako arriskua dago edo ingurumenera botatzen dute eta ez dira bere kudeaketa egokirengaitik edo birziklapenagatik arduratzen. Honek flora eta faunan dituen emaitza tamalgarriak zabalki dokumentatua dago.
* Azkenik, plastikoa ingurumen arrisku gero eta handiagoa da pertsona askoren kontzientzia eza
dela eta. Hauek edozein zakarrontzitara
PLA bioplastikoa
PLA bioplastikoa soja-, arto- edo patata-landareen almidoitik eratorritako plastikoa da. Haren ekoiz-
pena ikertzen jarraitzen dute, aurrerapen handiak izanik. Petrolioan oinarrituriko plastikoen aldean,
hainbat abantaila ditu, baina baita galdera-ikur batzuk ere ingurumen- eta gizarte-inpaktuekin lotu-
rik, batez ere nola eta non lantzen den kontuan hartuta.
Ingurumenari dagokionez, zenbait ikerketaren arabera, bioplastikoak 0,8 eta 3,2 tona karbono
dioxido gutxiago isurtzen du, tonako, petroliotik eratorritako plastikoen aldean, baina datu hori
asko alda daiteke lantzeko moduaren arabera(ikus behean).
Era berean, eztabaida handia badago ere, PLA bioplastikoa (azido polilaktikoa) biodegradagarria
da, eta hondakin organiko gisa bota daiteke. Dena dela, biodegradazio egokirako, prozesuak
tenperatura- eta hezetasun-baldintza egokiak behar ditu, hau da, ezin da edonola bota.
Orobat, PLA ezin da beti birziklatu, duen formagatik, baina baita ekoizten den unetik beretik
bere biodegradazio-prozesua hasten delako: iraungitze-data du.
Petroliotik eratorritako plastikoa erabiltzeakgure osasuna kaltetzen duten osagai kutsatzailez osa-
turiko osagaiak elikagaietara transferitzeko arriskua dakar; bioplastikoekin, ordea, ez dago halako
arriskurik.
Halere, laboreak plastikoak ekoizteko erabiltzea polemikoa da, oraindik ere gosete-arazo larriak dau-
delako munduan, eta plastikoa gaur egun arte elikagaiak landatzen ziren lurretan landatzeak ez du gizarte-interesik. Gaur egun, laboreak eurak ez eta haien hondakinak erabiliz ekoizteko aukera iker-
tzen ari dira: lastoa, oskolak eta hostoak, adibidez.
Era berean, plastiko horiek ekoizteko erabiltzen den nekazaritza-ereduaren arabera, ingurumenean eragin handiagoa ala txikiagoa izan dezakegu: lurrean, uretan eta plastikoan bertan eragina duten pestizidak gehiago ala gutxiago erabiltzea, lurzoruan eragina duten (eta energia fosila darabilten)
makina astunak gehiago ala gutxiago erabiltzea, etab.
Egun, PLA plastikoaren ekoizpena mugatua da, eta oraindik ez du oso prezio lehiakorra, nahiz eta
hori aldatzen ari den, bereziki petrolioaren prezioaren igoera eta petrolioaren eskasia gero eta han-
diagoa aintzat hartuta.
PLAren ezaugarri bat desabantailatzat zein abantailatzat jo daiteke: epe luzerako elikagaiak biltegira-
tzeko PET plastikoa baino okerragoa izaten jarraitzen du, baina horrek abantaila hau dakar: elika-
gaiak produktu freskoagoetara edo denbora gutxian kontsumitzen diren produktuetara bidera-
tzea (astea/hilabetea).
3- Ondorioak:
Argi dago material bakoitzak abantailak eta desabantailak dituela, behean laburbilduta dagoen be-
zala.
|
BEIRA |
PLASTIKOA |
PLA BIOPLASTIKOA |
Ekoizpen osteko ingurumen-inpaktua |
Urria, kudeaketa onarekin |
Handia, edonolako kudeaketarekin |
Urria, kudeaketa onarekin |
Gastu energetikoa |
|||
·Ekoizpenean |
Oso handia |
Txikiagoa |
Txikiagoa |
·Birziklatzean |
Ekoizpenean baino txikiagoa |
Ez da elikagaietarako birziklatzen |
Ez da elikagaietarako birziklatzen |
· Garraioan |
Handiagoa (pisuagatik) |
Txikiagoa |
Txikiagoa |
Pisua |
Handia |
Txikia |
Txikia |
Edukia kutsatzea |
Eraginik ez |
Bai, eztabaidagai |
Oso txikia |
Elikagaietarako birziklatua |
Bai |
Ez dago aukerarik |
Ez dago aukerarik |
Birziklatze-kopurua |
Nahi beste |
Ez dago aukerarik |
Ez dago aukerarik |
Berezko degradazioa |
Uraren eragina |
Eguzkiaren eragina |
Eguzkiaren eta hezetasunaren eragina |
Giza osasuna |
|||
· metabolismoa |
Eraginik ez |
Bai |
Eraginik ez |
· garraioa |
Astuna |
Arina |
Arina |
4- Birziklatua ebaluatzeko gakoak
Ontzien birziklapenak bere abantailak eta kostuak ditu:
Birziklatzearen kostuak prozesuaren fase ezberdinek eragindakoak dira:
•Hondakin materiak biltzea: kostu hau biltze puntutik birziklatze punturaino dagoen distantziarekin
estuki lotuta dago. Hala, berotegi-efektua sortzen duten gas (BEG) isurketen aurrezpenak behera
egiten du birziklatze instalazioetarako distantzia handitzearekin batera. Edonola ere, BEG gehiago
aurrezten dira hondakin horiek erretzen direnean baino:
BEG aurrezpena (karbono baliokide tonak materia tonako)
Errausketa 32Km-an | Birziklapena 32 Km-an | Birziklapena 32Km-an | |||
Beira |
0.027 |
-0.087 | -0.028 | ||
Plastikoa | 0.313 |
-0.684 |
-0.38 |
Plastikoaren kasu zehatzean, 0.69 tona karbono baliokide aurrezten da plastiko tonako birziklatzean, zabortegi batera eraman beharrean, eta 0.93 tona birziklatzen bada, erraustu beharrean.
• Materien sailkapena: beira kolore ezberdinak edo plastiko mota ezberdinak bereiztea, adibidez.
• Materien garbiketa; etiketak, zikinkeria, tapoiak etab. kendu behar dira.
• Birziklatze prozesua bera.
•Geroko banaketaren kostu inplizitua.
Birziklatzearen abantailak honakoak dira:
•Ontzi berrietarako lehengai berrien ateratze eta prozesamenduan isurtzen diren BEGen aurrez-
pena, ontzi birziklatuenen aldean. Argi geratzen da beiraren kasuan, adibidez.
•BEG aurrezpena erabilitako ontzien errausketan.
• Zabortegietan isuritako BEGen aurrezpena.
• Lehengai berriak ateratzean baino ingurumen-eragin txikiagoa (ur eta zarata kutsadura, paisaian
duen eragina…).
5- Zein ontzi neurri edo edukiera?
Ontzia zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta “garestiago” ateratzen da bere edukierari dagokio-
nez. Lehenik eta behin, lehengai gehiago erabiltzen da edukiera gramo edo zentilitroko (jogurta
edo esnea, esaterako) ontzi txikien kasuan, eta horrek ingurumenarekiko eragin handiago dakar.
Bigarrenik, logikoki, edukiera unitateko kostu ekonomikoa ere handiagoa da ontzi txikietan. Hona
hainbat adibide:
•Litro bat jogurt 150ml-ko ontzietan ontziratzeak 440ml-koetan ontziratzearen bikoitza balio du,
eta ia bikoitza 720ml-koetan (honek, noski, lotura estua du aukeratutako ontzi motarekin).
• Litro bat esne 500ml-ko bi botilatan ontziratzeak esne kantitate bera 1000ml-ko ontzi bakar
batean ontziratzea baino ia bia aldiz gehiago balio du. Harremana antzekoa da PET plastikozko
500ml eta 1000ml-ko botilei dagokienez.
Hala, edukiera unitateko ontziaren prezioak pisu handiagoa du poto edo botila txikian handian
baino.
Era berean, ontzi handiek pisu handiagoa dute eta hori faktore garrantzitsua da pertsona kontsumitzaileek euren etxera garraiatzeko orduan, produktua ontzi txikietan erosteko aukerarik
ez dagoenean. Honela, PET plastikozko litro bateko botilak 39 gramoko pisua dauka eta beirazko
litroko botilak, aldiz, 360-390 gramokoa.
6- Vista Alegre baserriak eskaintzen dituen ontzi mota eta neurriak:
Vista Alegre baserriko produktuak ontzi mota eta tamaina ezberdinetan saltzen dira, kasu bakoi-
tzean kontuan hartuz, alde batetik, horien ekoizpenak eta birziklapenak (eta balizko berrerabile-
rak) sortutako kostu ekonomiko eta ingurumenekoak eta, bestalde, materia ezberdinek zenbait
edukierarako eta populazio kontsumitzailearen tarte zehatzetan dituzten mugak.
Jogurta: 250, 440 eta 720 ml-ko beirazko potoak (220g, 425g ets 660g).
Esne pasteurizatua: 2018ko azaroa arte: 1000ml-ko DGPE plastikozko poltsak.
2018ko azarotik aurrera: 1000ml-ko beirazko botilak eta 1000ml-ko PET plastikozko botilak.
Poltsatik botilarako aldaketa eta soilik plastikoa erabiltzetik beira ere erabiltzen hastera aldatzea,
gaztandegian erabiltzen dugun plastiko kopurua murrizteko hartu dugun erabaki sendo baten
emaitza da. Gutxi gorabehera gure bezeroen erdiak plastikoa nahiago zuela esan zigun, horre-
gatik aukera biak eskaintzen ditugu. Hala ere, gure asmoa plastikoaren erabilera pixkanaka murriz-
tea da, bezeroak pixkanaka kontzientziatuz. Izan ere, lehenengo hilean, 2018ko azaroan, litro
bateko botilan saldutako esnearen %55-60 beiran saldu zen.
Gazta freskoa:
2021eko apirilera arte, kilo erdiko PET plastiko zurizko potoak, data horretatik aurrera, PLA
plastikozko terrinak.
Gazten ontzia: elikadura-papera
Gure gazta samur, findu eta onduak elikadurako paperez biltzen ditugu. Zergatik?
- papera birziklatu egin daiteke, biodegradagarria eta arina da.
- gazta ez da produktu inertea, eta denbora igaro ahala eboluzionatzen jarraitzen du. Gure gaztei ez dizkiegu margoak eta argizariak eransten, beraz, haien azalean lizun eta legamien garapen naturala gertatzen da. Plastikoz bilduz gero, lerdetsu geratu ohi dira. Elikadurako paperak “arnasa hartzen” uzten dio gaztari, eta, lizunak haz badaitezke ere, garapena moteldu egiten da.
- gure gaztak merkatuan bereizten dira.
Etiketatzea
Gure etiketak bi material desberdinez eginak daude: paper couchez elikadurako paperez bildutako
gaztentzat eta polipropileno zuriz esne, jogurt eta gazta freskoentzat. (Lehen, esne pasteurizatua-
ren etiketa zuzenean inprimatzen zen poltsan).
Zein ontzi berrerabiltzen ditugu gure gaztandegian?
Gure gaztandegiak jogurt-ontziak berrerabiltzen ditu eta 2018ko azarotik beirazko esne botilak.
Badaude kontsumo-taldeak eta dendaren bat jogurt ontziak bueltatzen dizkigutenak eta denda
askok esne botilak itzultzen dizkigute botilako 10 zentimu itzultzen baitzaie. Hauek lurrun bidezko
garbiketa-tunel batetik pasatzen ditugu garbitzeko eta esterilizatzeko. Goian esan bezala,
berrerabilpenak ere izan ditzake kostuak: ura, energia eta denbora, termino ekonomikoetan ontzi
berri baten edota botila berri baten kostuaren antzekoa dakarrena. Hala ere, eta arestian adierazi
bezala, beiraren berrerabilpenak ingurumen-abantaila garrantzitsuak dauzka.
Ondokoak egitea gomendatzen dugu beirazko ontziak ahalik eta hoberen berrerabiltzeko:
- Ez bueltatu estalkiak. Horiek kendu eta birziklatzeko udal-edukiontzietara bota behar dira. Ontzietan uzten badira, ugerra sortzen dute sarri. Gainera, estalkiak ez ditugu berrerabiltzen, desitxuratzeko joera baitute, eta, ondorioz, berriz erabiltzean, ez dira ondo ixten.
- Kendu etiketak jogurta edo esnea bukatu bezain laster eta ontzia edo botila garbitzen hasi aurretik. Gero, garbitu ontzia ur hotz edo epelez eta xaboiez etiketa-hondarrak kentzeko. Zuzenean plater-garbigailuan edo ur oso berotan sartuz gero, itsasgarri-hondar asko geratu ohi dira, gero oso zailak direnak kentzen.
Vista Alegre baserriak erabiltzen dituen ontzi motak hobetzen lagun dezakeen informazio gehiago daukazu? Hemen emandako informazioari buruzko iritzia eman nahi duzu? Bidali zure iruzkinak hona, mesedez. Harremana
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
BEIRA |
PLASTIKOA |
PLA BIOPLASTIKOA |
Lehengaiak |
Ez berriztagarriak / ugariak ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
Ez berriztagarria Gero eta urriagoak |
Berriztagarria, elikagaiekin lehia daiteke |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
Ekoizpen osteko ingurumen-inpaktua |
Urria, kudeaketa onarekin |
Handia, edonolako kudeaketarekin |
Urria, kudeaketa onarekin |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
Gastu energetikoa |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
·ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ Ekoizpenean |
Oso handia |
Txikiagoa |
Txikiagoa |
·ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ Birziklatzean |
Ekoizpenean baino txikiagoa |
Ez da elikagaietarako birziklatzen |
Ez da elikagaietarako birziklatzen |
·ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ Garraioan |
Handiagoa (pisuagatik) |
Txikiagoa |
Txikiagoa |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
Pisua |
Handia |
Txikia |
Txikia |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
Edukia kutsatzea |
Eraginik ez |
Bai, eztabaidagai |
Oso txikia |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
Elikagaietarako birziklatua |
Bai |
Ez dago aukerarik |
Ez dago aukerarik |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
Birziklatze-kopurua |
Nahi beste |
Ez dago aukerarik |
Ez dago aukerarik |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
Berezko degradazioa |
Uraren eragina |
Eguzkiaren eragina |
Eguzkiaren eta hezetasunaren eragina |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
Giza osasuna |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
·ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ metabolismoa |
Eraginik ez |
Bai |
Eraginik ez |
·ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ garraioa |
Astuna |
Arina |
Arina |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ |