Hileko errezeta: Berenjenak gaztaz estaliak, aire-frijigailuan eginak.
Errezeta honek aire-frijigailua darabil, baina, bestela, labe klasikoa erabil daiteke. Soroetan berenjenak daudenez, errezeta zehatz hau ekarri dugu. Berenjenak es- taltzeko osagaiak norberaren gustuaren arabera alda daitezke: gazta gehiago edo gutxiago, gazta-mota desberdinak, tomatearekin edo gabe, beste saltsa batzuekin, hainbat espeziarekin, hirugihar kurruskariarekin...
3 berenjena txiki edo 2 handi
Oliba-olioa
Gatza eta piperbeltza, nahi beste
300 g gazta ondu birrindu
Albaka, ahal dela freskoa, kikara-laurden bat hosto zatitu edo, lehorra bada, koilarakadatxo-laurden bat
Tomate-purea (etxekoa, ahal dela)
Garbitu berenjenak, kendu zurtoina eta moztu erditik luzetara. Jarri aire-friji- gailuko (edo labeko) erretiluen gainean. Sukaldeko brotxa batekin, busti gai- nazala oliba-olioz eta erantsi bai gatza bai piperbeltza nahi beste. Sartu aire- frijigailuan (edo labean) 15 minutuz 200 ºC-tan (edo 20 minutuz, berenjenak handiak badira). Atera frijigailutik, busti tomate pixka batekin eta zabaldu birrindutako gazta alberjinien gainean. Albaka freskorik eduki ezean, hautseztatu albaka lehorrez. Sartu berriz frijigailuan 200 ºC-tara 2 minutuz edo gazta urtu arte. Albaka freskoa izanez gero, zabaldu zati batzuk berenjena bakoitzaren gainean zer- bitzatu aurretik.
(Gogoan izan berenjenak estaltzeko modua norberaren gustuaren arabera alda daitekeela)
|