Vista Alegre Baserria Ontziak eztabaidagai
Menu nagusia










Ontziak eztabaidagai


Ontzien eztabaidaren muina, funtsean, esnea, jogurta eta gaztak saltzeko modua da.

Hasiera batean, Vista Alegre baserriaren aukera izan zen bere jogurtak beirazko ontzitan,

esne eta gazta freskoa PET edo PEBD plastikozko ontzitan eta gazta samur, findu eta

onduak elikadura-paperez bilduta saltzea. 2018an esneare ontzia aldatu zuen plastikozko

poltsatik beira zein plastikozko botilara. 2021ean, PET plastikozko ontziak kendu, eta PLA

bioplastikozkoak erabiltzen hasi ginen,gazta freskorako. Era berean, hainbat tamainatako

ontziak aukeratu dira. Behean azalten dugu zergatik aukertu ditugu onztzi hauek.





1. Beirazko edo plastikozko ontziak?

2. PET eta DGPE plastikoak eta PLA bioplastikoa

3. Ondorioak

4. Birziklatua ebaluatzeko gakoak

5. Zein ontzi neurri edo edukiera?

6. Vista Alegre baserriak eskaintzen dituen ontzi mota eta neurriak




1-
Beirazko edo plastikozko ontziak?

Esne pasteurizatua, gazta freskoa eta jogurta saltzeko ontziak erabiltzea ezinbestekoa da. Zein

ontzi mota eta zein tamainatakoa erabakitzeko garaian, hainbat elementu hartu behar dira

kontuan:

•Ontziaren osasun-kalitatea: bizigabea izatea, edukiari edo inguruari osagaiak transferitzeko arris-

kurik gabea eta ahalik eta pisu gutxien izatea, pertsona kontsumitzaileek erraz garraiatzeko mo-

duan.

•Ekoizpen, garraio, berrerabilera edo birziklapen aldetik ahalik eta eragin txikiena izatea inguru-

menean: lehengaiak, energia-kostuak, birziklatzen errazak izatea...


•Ontziaren kostua, edukierari dagokionez (ontzia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta lehengai

eta energia gutxiago gastatzen da ontziratutako produktu unitate bakoitzeko)

Esnea, jogurta eta gazta freskoa saltzeko plastikoa eta beira aukeratu dira Vista Alegre baserrian

(kartoi-papera eta tetrabrika baztertu dira hainbat arrazoi direla medio). 2021ean, PLA bioplastikoa

sartu zen gazta freskoaren salmentarako. Materialon abantailak eta eragozpenak aztertuko ditugu

jarraian:


Beira

Beira egiteko lehengai ez berriztagarriak erabiltzen ditu: %70 silize-hondar (silizio bioxidoa edo

SiO2), %20 sodio karbonato (NaCO3) hondarra urtzeko eta %10 inguru kareharri (kaltzio kar-

bonatoa edo CaCO3). Beirak magnesio oxido (MgO), ferriko oxido (Fe2O3) edo sufre oxido

(SO3) kopuru txikiak izan ditzake, kareharriaren eta hondarraren ezpurutasunak direla eta.

Hondarra eta kareharria kostu gutxikoak eta ugariak dira, soda kaustikoa, aldiz, ez da oso ugaria

eta garestiagoa da, baina gatzetik abiatuta lor daiteke. Halaber, beira egin daiteke beira-honda-

kina erabilita (birziklatua).

Beiraren fabrikazioa historia luzea duen (milurtekoak) prozesua da eta denborarekin batera aldatuz

joan da.

Beirak energia kopuru handia behar du bere fabrikazioan: hondarra 1.500ºC-tan berotu behar

da urtu dadin.

Beira produktuen zaporean edo kalitatean eta ontzia inguratzen duen giroan batere eraginik ez

duen material bizigabea da. Baieztapen hau erabatekoa da, eta PET plastikoarekiko bereizten du.


Beiraren bi abantaila handi dira birziklatu daitekeela, baita etengabe birziklatu ere, eta beira birzi-

klatuaren ekoizpenak sortzen dituen ingurumenarekiko kalteak urriagoak direla, beira berriaren

fabrikazioaren aldean:

•Beira %100 birziklagarria da, eta behin eta berriz birzikla daiteke, mugarik gabe
•Birziklatzean ez du propietaterik galtzen
•Birziklatzean %25-32 energia aurrezten da beira berriaren manufakturaren aldean, beira tenpera-

tura baxuagoan urtzen baita
•Energia aurrezten denez, airearen kutsadura murriztu egiten da
•Birziklatzean zabortegietan zabor gehiago pilatzea saihesten da: 3.000 botila birziklatzeak, zabor-

tegietan tona bat hondakin gutxiago egotea dakar
•3.000 botila birziklatzean tona bat lehengai baino gehiago erauztea saihesten da

* Beira fabrikatzeko %50 material birziklatu eta %50 lehengai erabilita, normalean erabiltzen dena

baino %50 ur gutxiago erabiliko da

Tona bat beiraren ekoizpena:



Beira berria
Beira birziklatua





Lehengaiak 1200kg:
%70 hondar
100kg beira txikitu


%20 soda



%10 kareharri






Energia

Fusioa 1500ºC-tan

Fusioa 900ºC-tan



Birziklatze prozesuan beira moten bereizketa eta sailkapena egin behar da, materia arrotz guztia (tapoiak, etiketak...) bereizi behar da, beira txikitu eta gerora hondarrarekin, sodio hidroxidoarekin

eta kareharriarekin urtu.

Beira nahi adina aldiz berrerabil daiteke eta elikagaiak ontziratzeko bere abantaila handienetariko

bat da, baina ur eta detergente kopuru handiak behar dira horretarako, ura kutsatu egiten da

eta energia kontsumitzen da.

Esnea eta esnekiak ontziratzeko aukera gisa, beiraren bi desabantaila handi aipatu behar dira:

•Ontziratzeko material astuna da, nahiz eta azken 15 urteetan kristalezko botilen pisua %40 jaitsi

den. Gaur egun, beirazko litro bateko botilaren pisua 380g. ingurukoa da. Beiraren pisu handiak

dakarrena zera da: litro bateko botila bat garraiatzeko, adibidez, PET plastikoa bezalako ontzi

arinagoetarako baino energia gehiago erabili behar dela ontzi unitate bakoitzeko. Zama hori, hala-

ber, desabantaila handia da erosketak etxera eskuz eramaten dituzten pertsona kontsumitzaileen-

tzat.

•Beira oso material hauskorra da.

Horretaz guztiaz gain, aipatu behar da beira naturan ez dela degradatzen, beste material batzue-

kiko marruskadurak eragindako higadura mailakatuaren eraginez ez bada (ur korronteetan, esate-

rako).

Aurkibidea




2- PET eta DGPE plastikoak, PLA bioplastikoa:

Plastikoak lehengai ez-berriztagarria erabiltzen du, etorkizunean gero eta urriagoa izango dena: petrolioaren eratorria da. Plastikoa, oro har, polimerizazio fenomenoaren bitartez lortutako ma-

terial sintetikoa da. Hala, sustantzia kimiko sintetikoak dira polimeroak, egitura makromolekularra

dutenak eta beroarekin edo presioarekin moldea daitezkeenak; karbonoa da euren osagai nagusia.

PET plastikoa, zehazki, polietileno tereftalato bat da, azido tereftalatikoaren eta etilenglikolaren

arteko polimerizazio prozesuaren bitartez lortutako polimeroa. 1941ean ekoitzi zen lehen aldiz eta 1976an hasi zen ontzi gogorretan erabiltzen. DGPE densitate gutxiko polietileno bat da.

PET plastikoak hainbat abantaila ditu esnea eta esnekiak ontziratzeko garaian:
•Gardentasun handia dauka, produktua ongi ikusteko moduan
•Higadura eta korrosioarekiko erresistentzia handia dauka
• Erresistentzia termiko eta kimiko ona dauka
•Arina da; PET plastikozko litro bateko botila ez da iristen 40g-ra. Gaur egun, litro eta erdiko PET plastikozko botilak orain dela 15 urte baino %28 gutxiago pisatzen du. DGPE plastikozko litro bate-

ko boltsak 15g pisatzen du.


•Apurtezina da

Bestalde, plastikoa ekoizteko behar den energia beste edozein ontzitarako behar dena baino txikia-

goa da.

PET eta DGPE plastikoak birziklagarriak dira, baina birziklatze mekanikotik eratorritako plastikoa ez da elikagaiak eta edariak berriz ontziratzeko erabiltzen, nagusiki osasun betebeharrak direla eta, kutsa-

korrak izan daitezkeen elementuak ontzitik edukira migra ez daitezen. PET eta DGPE plastikoak ezta

ere ezin dira berrerabili elikagaiak eta edariak ontziratzeko.

(DBPE)


Plastikoaren desabantaila gisa, honakoak ditugu:

• Oso degradazio natural motela du, 180 eta 500 urte artekoa. Eguzkiaren erradiazioa da epe

ertaineko degradazio naturalerako bide bakarra. Beraz, berrerabilera edo birziklapena bermatzen

ez badira, ingurumenerako kutsadura arazo larri bilakatzen da sorrarazten dituen zabor kopuru

handiak direla eta.

• Bere edukian egonkortzaile, gar atzeratzaile, pigmentu eta gehigarrien erabilera maila eta horiek

gure osasunean eta ingurumenean izan dezaketen eragina

•Plastikoaren manufakturak eta birziklapenak produktu kimiko toxikoak igor ditzake

•Ontzia guztiz bizigabea den erabakitzeko eztabaida dago. PET eta DGPE plastikoak nazioartean elikagaiak eta edariak ontziratzeko onartuta badaude ere, Ur Mineralen Ekoizleen Alemaniako kooperatibak dio oraindik ez dela bermatzen zaporearen aldaezintasuna plastikozko botilak garbituta

ere. Arazoa plastikoak daukan aldehido azetiko proportzioan datza; material hori ez da kaltegarria osasunerako baina botilaratutako uraren zaporea aldatu egiten du. Bada bere edarietarako PET

plastikoa erabiltzen duen enpresa asko. PET plastikozko botilen antimonioa lixibiazioaren bitartez botilaren edukiera zein punturaino pasatzen den ikertzen ari dira. Kasu honetan, edukiak ontzian daraman denboraren araberako arriskua dago edo ingurumenera botatzen dute eta ez dira bere kudeaketa egokirengaitik edo birziklapenagatik arduratzen. Honek flora eta faunan dituen emaitza tamalgarriak zabalki dokumentatua dago.

* Azkenik, plastikoa ingurumen arrisku gero eta handiagoa da pertsona askoren kontzientzia eza

dela eta. Hauek edozein zakarrontzitara

PLA bioplastikoa

PLA bioplastikoa soja-, arto- edo patata-landareen almidoitik eratorritako plastikoa da. Haren ekoiz-

pena ikertzen jarraitzen dute, aurrerapen handiak izanik. Petrolioan oinarrituriko plastikoen aldean,

hainbat abantaila ditu, baina baita galdera-ikur batzuk ere ingurumen- eta gizarte-inpaktuekin lotu-

rik, batez ere nola eta non lantzen den kontuan hartuta.

Ingurumenari dagokionez, zenbait ikerketaren arabera, bioplastikoak 0,8 eta 3,2 tona karbono

dioxido gutxiago isurtzen du, tonako, petroliotik eratorritako plastikoen aldean, baina datu hori

asko alda daiteke lantzeko moduaren arabera(ikus behean).

Era berean, eztabaida handia badago ere, PLA bioplastikoa (azido polilaktikoa) biodegradagarria

da, eta hondakin organiko gisa bota daiteke. Dena dela, biodegradazio egokirako, prozesuak

tenperatura- eta hezetasun-baldintza egokiak behar ditu, hau da, ezin da edonola bota.

Orobat, PLA ezin da beti birziklatu, duen formagatik, baina baita ekoizten den unetik beretik

bere biodegradazio-prozesua hasten delako: iraungitze-data du.

Petroliotik eratorritako plastikoa erabiltzeakgure osasuna kaltetzen duten osagai kutsatzailez osa-

turiko osagaiak elikagaietara transferitzeko arriskua dakar; bioplastikoekin, ordea, ez dago halako

arriskurik.

Halere, laboreak plastikoak ekoizteko erabiltzea polemikoa da, oraindik ere gosete-arazo larriak dau-

delako munduan, eta plastikoa gaur egun arte elikagaiak landatzen ziren lurretan landatzeak ez du gizarte-interesik. Gaur egun, laboreak eurak ez eta haien hondakinak erabiliz ekoizteko aukera iker-

tzen ari dira: lastoa, oskolak eta hostoak, adibidez.

Era berean, plastiko horiek ekoizteko erabiltzen den nekazaritza-ereduaren arabera, ingurumenean eragin handiagoa ala txikiagoa izan dezakegu: lurrean, uretan eta plastikoan bertan eragina duten pestizidak gehiago ala gutxiago erabiltzea, lurzoruan eragina duten (eta energia fosila darabilten)

makina astunak gehiago ala gutxiago erabiltzea, etab.

Egun, PLA plastikoaren ekoizpena mugatua da, eta oraindik ez du oso prezio lehiakorra, nahiz eta

hori aldatzen ari den, bereziki petrolioaren prezioaren igoera eta petrolioaren eskasia gero eta han-

diagoa aintzat hartuta.

PLAren ezaugarri bat desabantailatzat zein abantailatzat jo daiteke: epe luzerako elikagaiak biltegira-

tzeko PET plastikoa baino okerragoa izaten jarraitzen du, baina horrek abantaila hau dakar: elika-

gaiak produktu freskoagoetara edo denbora gutxian kontsumitzen diren produktuetara bidera-

tzea (astea/hilabetea).

Aurkibidea




3- Ondorioak:

Argi dago material bakoitzak abantailak eta desabantailak dituela, behean laburbilduta dagoen be-

zala.



BEIRA

PLASTIKOA

PLA BIOPLASTIKOA

Ekoizpen osteko ingurumen-inpaktua

Urria, kudeaketa onarekin

Handia, edonolako kudeaketarekin

Urria, kudeaketa onarekin





Gastu energetikoa




·Ekoizpenean

Oso handia

Txikiagoa

Txikiagoa

·Birziklatzean

Ekoizpenean baino txikiagoa

Ez da elikagaietarako birziklatzen

Ez da elikagaietarako birziklatzen

· Garraioan

Handiagoa (pisuagatik)

Txikiagoa

Txikiagoa





Pisua

Handia

Txikia

Txikia





Edukia kutsatzea

Eraginik ez

Bai, eztabaidagai

Oso txikia





Elikagaietarako birziklatua

Bai

Ez dago aukerarik

Ez dago aukerarik





Birziklatze-kopurua

Nahi beste

Ez dago aukerarik

Ez dago aukerarik





Berezko degradazioa

Uraren eragina

Eguzkiaren eragina

Eguzkiaren eta hezetasunaren eragina





Giza osasuna




· metabolismoa

Eraginik ez

Bai

Eraginik ez

· garraioa

Astuna

Arina

Arina



Aurkibidea




4- Birziklatua ebaluatzeko gakoak


Ontzien birziklapenak bere abantailak eta kostuak ditu:

Birziklatzearen kostuak prozesuaren fase ezberdinek eragindakoak dira:

•Hondakin materiak biltzea: kostu hau biltze puntutik birziklatze punturaino dagoen distantziarekin

estuki lotuta dago. Hala, berotegi-efektua sortzen duten gas (BEG) isurketen aurrezpenak behera

egiten du birziklatze instalazioetarako distantzia handitzearekin batera. Edonola ere, BEG gehiago

aurrezten dira hondakin horiek erretzen direnean baino:

BEG aurrezpena (karbono baliokide tonak materia tonako)



Errausketa 32Km-an Birziklapena 32 Km-an
Birziklapena 32Km-an
Beira

0.027
-0.087
-0.028
Plastikoa
0.313
-0.684

-0.38



Plastikoaren kasu zehatzean, 0.69 tona karbono baliokide aurrezten da plastiko tonako birziklatzean, zabortegi batera eraman beharrean, eta 0.93 tona birziklatzen bada, erraustu beharrean.



• Materien sailkapena: beira kolore ezberdinak edo plastiko mota ezberdinak bereiztea, adibidez.
• Materien garbiketa; etiketak, zikinkeria, tapoiak etab. kendu behar dira.
• Birziklatze prozesua bera.
•Geroko banaketaren kostu inplizitua.


Birziklatzearen abantailak honakoak dira:

•Ontzi berrietarako lehengai berrien ateratze eta prozesamenduan isurtzen diren BEGen aurrez-

pena, ontzi birziklatuenen aldean. Argi geratzen da beiraren kasuan, adibidez.
•BEG aurrezpena erabilitako ontzien errausketan.
• Zabortegietan isuritako BEGen aurrezpena.
• Lehengai berriak ateratzean baino ingurumen-eragin txikiagoa (ur eta zarata kutsadura, paisaian

duen eragina…).


Aurkibidea




5- Zein ontzi neurri edo edukiera?

Ontzia zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta “garestiago” ateratzen da bere edukierari dagokio-

nez. Lehenik eta behin, lehengai gehiago erabiltzen da edukiera gramo edo zentilitroko (jogurta

edo esnea, esaterako) ontzi txikien kasuan, eta horrek ingurumenarekiko eragin handiago dakar.

Bigarrenik, logikoki, edukiera unitateko kostu ekonomikoa ere handiagoa da ontzi txikietan. Hona

hainbat adibide:
•Litro bat jogurt 150ml-ko ontzietan ontziratzeak 440ml-koetan ontziratzearen bikoitza balio du,

eta ia bikoitza 720ml-koetan (honek, noski, lotura estua du aukeratutako ontzi motarekin).


• Litro bat esne 500ml-ko bi botilatan ontziratzeak esne kantitate bera 1000ml-ko ontzi bakar

batean ontziratzea baino ia bia aldiz gehiago balio du. Harremana antzekoa da PET plastikozko

500ml eta 1000ml-ko botilei dagokienez.

Hala, edukiera unitateko ontziaren prezioak pisu handiagoa du poto edo botila txikian handian

baino.

Era berean, ontzi handiek pisu handiagoa dute eta hori faktore garrantzitsua da pertsona kontsumitzaileek euren etxera garraiatzeko orduan, produktua ontzi txikietan erosteko aukerarik

ez dagoenean. Honela, PET plastikozko litro bateko botilak 39 gramoko pisua dauka eta beirazko

litroko botilak, aldiz, 360-390 gramokoa.


Aurkibidea



6- Vista Alegre baserriak eskaintzen dituen ontzi mota eta neurriak:


Vista Alegre baserriko produktuak ontzi mota eta tamaina ezberdinetan saltzen dira, kasu bakoi-

tzean kontuan hartuz, alde batetik, horien ekoizpenak eta birziklapenak (eta balizko berrerabile-

rak) sortutako kostu ekonomiko eta ingurumenekoak eta, bestalde, materia ezberdinek zenbait

edukierarako eta populazio kontsumitzailearen tarte zehatzetan dituzten mugak.

Jogurta: 250, 440 eta 720 ml-ko beirazko potoak (220g, 425g ets 660g).

Esne pasteurizatua: 2018ko azaroa arte: 1000ml-ko DGPE plastikozko poltsak.

2018ko azarotik aurrera: 1000ml-ko beirazko botilak eta 1000ml-ko PET plastikozko botilak.

Poltsatik botilarako aldaketa eta soilik plastikoa erabiltzetik beira ere erabiltzen hastera aldatzea,

gaztandegian erabiltzen dugun plastiko kopurua murrizteko hartu dugun erabaki sendo baten

emaitza da. Gutxi gorabehera gure bezeroen erdiak plastikoa nahiago zuela esan zigun, horre-

gatik aukera biak eskaintzen ditugu. Hala ere, gure asmoa plastikoaren erabilera pixkanaka murriz-

tea da, bezeroak pixkanaka kontzientziatuz. Izan ere, lehenengo hilean, 2018ko azaroan, litro

bateko botilan saldutako esnearen %55-60 beiran saldu zen.



Gazta freskoa:

2021eko apirilera arte, kilo erdiko PET plastiko zurizko potoak, data horretatik aurrera, PLA

plastikozko terrinak.


Gazten ontzia: elikadura-papera

Gure gazta samur, findu eta onduak elikadurako paperez biltzen ditugu. Zergatik?


  • papera birziklatu egin daiteke, biodegradagarria eta arina da.
  • gazta ez da produktu inertea, eta denbora igaro ahala eboluzionatzen jarraitzen du. Gure gaztei ez dizkiegu margoak eta argizariak eransten, beraz, haien azalean lizun eta legamien garapen naturala gertatzen da. Plastikoz bilduz gero, lerdetsu geratu ohi dira. Elikadurako paperak “arnasa hartzen” uzten dio gaztari, eta, lizunak haz badaitezke ere, garapena moteldu egiten da.
  • gure gaztak merkatuan bereizten dira.



Etiketatzea

Gure etiketak bi material desberdinez eginak daude: paper couchez elikadurako paperez bildutako

gaztentzat eta polipropileno zuriz esne, jogurt eta gazta freskoentzat. (Lehen, esne pasteurizatua-

ren etiketa zuzenean inprimatzen zen poltsan).



Zein ontzi berrerabiltzen ditugu gure gaztandegian?

Gure gaztandegiak jogurt-ontziak berrerabiltzen ditu eta 2018ko azarotik beirazko esne botilak.

Badaude kontsumo-taldeak eta dendaren bat jogurt ontziak bueltatzen dizkigutenak eta denda

askok esne botilak itzultzen dizkigute botilako 10 zentimu itzultzen baitzaie. Hauek lurrun bidezko

garbiketa-tunel batetik pasatzen ditugu garbitzeko eta esterilizatzeko. Goian esan bezala,

berrerabilpenak ere izan ditzake kostuak: ura, energia eta denbora, termino ekonomikoetan ontzi

berri baten edota botila berri baten kostuaren antzekoa dakarrena. Hala ere, eta arestian adierazi

bezala, beiraren berrerabilpenak ingurumen-abantaila garrantzitsuak dauzka.


Ondokoak egitea gomendatzen dugu beirazko ontziak ahalik eta hoberen berrerabiltzeko:


  • Ez bueltatu estalkiak. Horiek kendu eta birziklatzeko udal-edukiontzietara bota behar dira. Ontzietan uzten badira, ugerra sortzen dute sarri. Gainera, estalkiak ez ditugu berrerabiltzen, desitxuratzeko joera baitute, eta, ondorioz, berriz erabiltzean, ez dira ondo ixten.
  • Kendu etiketak jogurta edo esnea bukatu bezain laster eta ontzia edo botila garbitzen hasi aurretik. Gero, garbitu ontzia ur hotz edo epelez eta xaboiez etiketa-hondarrak kentzeko. Zuzenean plater-garbigailuan edo ur oso berotan sartuz gero, itsasgarri-hondar asko geratu ohi dira, gero oso zailak direnak kentzen.



Vista Alegre baserriak erabiltzen dituen ontzi motak hobetzen lagun dezakeen informazio gehiago daukazu? Hemen emandako informazioari buruzko iritzia eman nahi duzu? Bidali zure iruzkinak hona, mesedez.
Harremana


Aurkibidea

Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE

 

BEIRA

PLASTIKOA

PLA BIOPLASTIKOA

Lehengaiak

Ez berriztagarriak / ugariak

 

Ez berriztagarria

Gero eta urriagoak

Berriztagarria, elikagaiekin lehia daiteke

 

 

 

 

Ekoizpen osteko ingurumen-inpaktua

Urria, kudeaketa onarekin

Handia, edonolako kudeaketarekin

Urria, kudeaketa onarekin

 

 

 

 

Gastu energetikoa

 

 

 

·Â Â Â Â Â Â Â Â  Ekoizpenean

Oso handia

Txikiagoa

Txikiagoa

·Â Â Â Â Â Â Â Â  Birziklatzean

Ekoizpenean baino txikiagoa

Ez da elikagaietarako birziklatzen

Ez da elikagaietarako birziklatzen

·Â Â Â Â Â Â Â Â  Garraioan

Handiagoa (pisuagatik)

Txikiagoa

Txikiagoa

 

 

 

 

Pisua

Handia

Txikia

Txikia

 

 

 

 

Edukia kutsatzea

Eraginik ez

Bai, eztabaidagai

Oso txikia

 

 

 

 

Elikagaietarako birziklatua

Bai

Ez dago aukerarik

Ez dago aukerarik

 

 

 

 

Birziklatze-kopurua

Nahi beste

Ez dago aukerarik

Ez dago aukerarik

 

 

 

 

Berezko degradazioa

Uraren eragina

Eguzkiaren eragina

Eguzkiaren eta hezetasunaren eragina

 

 

 

 

Giza osasuna

 

 

 

·Â Â Â Â Â Â Â Â  metabolismoa

Eraginik ez

Bai

Eraginik ez

·Â Â Â Â Â Â Â Â  garraioa

Astuna

Arina

Arina

 

 

 

 

 

 

 

 

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.