Vista Alegre baserriko (Karrantza, Bizkaia) esne-behien elikadura nekazaritza ekologikoaren ikuspuntutik elikadura burujabetzaren testuinguruan.
Dokumentu honen helburua da behien elikaduraren (eta esnean dituen eraginen) inguruan gehiago jakin nahi duten kontsumitzaileei Vista Alegre baserriari buruzko datu orokorrak eta zehatzak eskuratzeko aukera ematea, bi xederi helduta:
(a) esne-behien elikaduraren kontzeptua nekazaritza ekologiaren ikuspuntutik azaltzea elikadura burujabetzaren testuinguruan;
(b) nekazaritzako ekoizpen ekologikoaren xedean Vista Alegre baserria zein puntutaraino doan aurrera ikustea.
Esne-behien elikaduraren xede nagusia abereak elikatzea nabarmena bada ere, nekazaritzako eredu ekologikoan eta elikadura burujabetzaren testuinguruan abere-elikadurak beste helburu batzuk ere bete behar ditu, besteak beste, bioaniztasuna iraunarazi edo berreskuratu, ahalik eta kalitate handiena eman esneari, klimaren krisia jasaten lagundu, abere-osasun egokia bermatu edo Hegoaldeko biztanlerien elikadura burujabetzarako aukeretan ondorio negatiboak ekidin. Helburu hauek guztiak oso lotuta daude elkarren artean eta bete ala ez, neurri handi batean, abere-elikadura lortzeko moduaren araberakoa da, 2. atalean xehetasunez aztertuko den aspektua.
Mesedez, elkarreragin gure proiektuarekin eta bidali hona zure iruzkin, galdera eta iradokizunak:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
harremana
Aurkibidea
|