Vista Alegre Baserria Abereen elikadura 2.8- Bazkalekuen elikadura-balioaren laburpena:
Menu nagusia










2.8- Bazkalekuen elikadura-balioaren laburpena: PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Leguminosoak (hirusta zuriak, usobelarrak, zalkeak….) proteina (% 20ko pisua edo gehiago), mineral (burdina- Fe, kobrea-Cu, fosforoa-P eta kaltzioa-Ca, esaterako), zuntz (% 11-25eko pisua) eta bitamina (karotenoideak, B1, niazina, azido folikoa) iturri onak dira, lurrarentzat ere onuragarriak izateaz gain, zoruan nitrogenoa finkatzen duten heinean, nodulutako hainbat bakteriak sustraietan burutzen duten ekintza dela medio, nitratoak sortuta. Naturalki eta ereinda daude Vista Alegre baserriko larreetan. Desabantailak ere badituzte, esaterako, espezie batzuen karbohidrato-eduki txikiagoa (ekarpen energetiko txikiagoa), C bitamina gutxi, interesatzeko moduko kopurua ernamuindu bitartean edo “heldugabe” dagoenean baino ez, eta leguminosoen mende baino ez egoteak edo gehiegi erabiltzeak sor ditzakeen gaixotasunak.

Hainbat leguminosoren elikadura-osaeraren adibidea:

Argi-belarra (Medicago sativa)
Proteina: asko
Bitaminak: Betakarotenoa (A bit. aitzindaria), C, D, E eta K
Mineralak: Ca, K, Fe, P,
Karbohidratoak: gutxi

Hirusta (Trifolium sp.)
Proteina: asko
Bitaminak: A, B2, B3, C, E
Mineralak: Ca, Mg, K,
Karbohidratoak:gutxi

Hirusta gorria



Usobelar-hirusta (Lotus pedunculatus)
Proteina: asko
Bitaminak: asko
Mineralak: Zn, Cu, Mg, Co, Se
Karbohidratoak: gutxi

Euren kasuan, gramineoek karbohidrato gehiago dituzte, beraz, ekarpen energetiko handiagoak egiten dituzte, baina proteina gutxiago dute.
Oro har kaltzio, magnesio eta potasio-maila onargarriak dituzte, baina fosforo gutxi dute.

Hainbat gramineoren elikadura-osaeraren adibidea:

Ray-grass ingelesa (Lolium perenne)
Proteina: batez besteko balio baxua (% 11 materia lehorra)
Mineralak: Ca, Mg
Ekarpen energetikoa: oso handia

Arrauka (Festuca sp).
Proteina: batez besteko balio baxua (% 13 materia lehorra)
Ekarpen energetikoa: oso handia

Daktiloa (Dactulis glomerata)
Proteina: batez besteko balioa (% 15ML)
Mineralak: Na
Ekarpen energetikoa: handia

Oro har, Vista Alegre baserriko larreetan dauden beste familia batzuetako espezieek elikadura-interes txikiagoa dute (“bazka-gaitasun” txikiagoa), normalean osagai bakoitzaren kopuru txikiagoak ematen dituztelako. Oro har, gantz gutxi baina bitamina asko dituzte. Hala ere, beste espezie hauen balioa ez dago haien ekarpen energetikoarekin besterik ez lotuta, baizik eta baita beste funtzio batzuekin ere, nekazaritza ekologikoaren eta elikadura burujabetzaren testuinguruan (ikus 3. atala).

Beste familia batzuetako espezieen elikadura-osaeraren adibidea:

Txikoria-belarra (Taraxacum officinale): hostoen elikagaiak
Bitaminak: A, B, C, D eta E
Mineralak: Ca, Fe, S, Mg, Mn, P eta gatz potasikoak
Glukosido mingotsa
Azido folikoa, karotenoideak, flanonoideak

Sapelarra (Stellaria media)
Bitaminak: C
Mineralak: Cu, Fe, P, Ca, K

Sabi hostozuria(Chenopodium alba): hostoen elikagaiak
Proteinak: onargarria
Bitaminak: A, B (tiamina, erriboflabina eta niazina), C
Mineralak: Fe, Ca, K, P

Malba (Malva sylvestris)
Bitaminak: A, B, C



Achillea (Achillea millefolium)
Bitaminak: C
Flabonoideak
Glukosidoak

Planteina (Plantago sp.)
Proteina:  % 13.5
Bitaminak: A, C
Mineralak: K




Ezpata-plantein




Aipatu datuek nabarmentzen duten bezala, zelai eta larreetako familia eta espezie batzuek behien zenbait elikadura-premia asetzen dituzte, beste batzuek bestelakoak asetzen dizkieten bitartean. Nekazaritza ekologikoko ereduak familia eta espezieen nahasketan oinarrituriko bazkalekuen erabilera planteatzen du (larratzean edo ereinda), behien premia guztiak ahalik eta hoberen orekatzeko herri honek eskaintzen duen bioaniztasunaren arabera. Oro har, esan ohi da % 50-60 gramineo desberdin, % 25-30 leguminoso desberdin eta % 20-25 bestelako espezie dituen larre bat nahiko ondo orekatuta dagoela bazka-elikadura onargarriari heltzeko. Baina gainera, 3. atalean esaten den moduan, nekazaritza ekologikoaren eta elikadura burujabetzaren testuinguruan abere-elikadurari dagozkion beste helburu batzuk betetzea ere ahalbidetzen du.

Aurkibidea

 

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.