Vista Alegre Baserria Abereen elikadura 2.9- Osagarriak esne-behien elikaduran:
Menu nagusia










2.9- Osagarriak esne-behien elikaduran: PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Hainbat faktorek abere-elikagaiak inportatzeko beharra eragin dezakete baserri bateko larreek eurek emandakoak osatzeko:

•    Abere-aziendaren eta larreen eskuragarritasunaren arteko desoreka: desoreka honek ez du egon behar edo minimizatu egin behar da nekazaritza ekologiko ereduaren arabera kudeaturiko baserrietan. Vista Alegre baserriaren kasu zehatzean, oraindik badago mota honetako desoreka. Horren aurrean, hiru bide egon daitezke: abere-azienda murriztea, kudeaturiko hektarea-kopurua handitzea (nekazaritzako lurra, kasu honetan bazkalekuak, eskuratzeko zailtasun handiak eragin izugarria du nekazaritzako zamak eta lurrak orekatzeko aukeran) edo osagarriak inportatzen jarraitzea, baina ekintza honen ondorio negatiboak minimizatuta.

•    Bazkalekuak ereiteko lurrik ez edukitzea: azpimarratu beharra dago Euskal Herrian badaudela osagarri hauek euren lurretan ekoizten dituzten esne-behi baserriak; artoa, ilarrak edo bazka-babak, edo garagarra, esaterako. Hala ere, Vista Alegre baserriaren kasu zehatzean, apenas dago ereiteko moduko lurrik, dela klimagatik (euriteak, adibidez, oso faktore mugatzaileak dira ereiteko makinaren lana oztopatzen dutelako), dela geomorfologiagatik (ia lur guztiak malkarrak dira), beraz, bazkalekuen laborantza ez da nekazaritza ekologikoko ereduarekin  bat datorren aukera, faktore fisikoen ikuspuntutik nagusiki.

•    Aurrekoaren ondorioz (eta baita aurrekoa hala delako ere), elikadurako hainbat osagairen gabezia egon daiteke. Zehazki, esne-ekoizpenari begira etekin handiak bilatzeak energia eta proteina eskakizun handiak dakartza. Behiek egunean kopuru jakin bat baino ezin dutela jan aintzat hartuta, bazkalekuek bakarrik ezin dute beharrezko energia eta proteina kopurua eskaini, beraz, kontzentratuak gehitzen zaizkio esne-behiaren anoari, gero eta kopuru handiagoa ekoiztu nahi den esne-kopuruaren arabera.

Hala ere, ahalik eta esne-ekoizpen handienaren bilaketa isolatua ez da bateragarria nekazaritza ekologikoko ereduarekin (esan bezala, hainbat helbururen betetzea uztartu nahi baititu, esnearen kalitatea, oreka abeltzaintza eta ingurumenaren artean, abeltzaintza iraunkorra izan dadin, eta abar), beraz, abere-elikadura ez da nagusiki osagarrietan oinarritzen, baizik eta horiek minimizatzen eta tokiko bazkalekuen erabilera maximizatzen. Testuinguru honetan, barneratu egiten da nagusiki bazkalekuen erabileran oinarrituriko abere-elikadura sistemak (larratzea edo larreetan bertan ereindako bazkalekuak) esne-ekoizpenaren etekin txikiagoa emango duela litro-kopuruari dagokionez (baina interesgarria da esnearen kalitaterako, ikus 3.4 atala). Edozein osagarrik bazkaren elikagai defizitarioak konpentsatu beharko lituzke: Kantauriko Erlaitzean horiek energia, proteina apur bat, fosoforoa eta manganesoa izaten dira nagusiki.



Kantauriko Erlaitza



Zehazki Vista Alegre baserriaren kasuan, ekarpen energetiko urritasuna dago, 2011ra arte Espainiako estatuko beste autonomia erkidego batzuetatik ekarritako bazka-artoz, garagarrez eta erremolatxaren pulpaz osatzen zena; materia lehor urritasuna dago, estatuko beste autonomia erkidego batzuetatik ekarritako bazka-alpapaz estaltzen zena, eta proteina beste kontinente batetik ekarritako sojaz osatzen zen. 2011n planteaturiko helburua izan zen kontzentratuen erabilera gutxitzea, ez erabiltzea soja eta bazkan ardaztea da, berau ekologikoki ekoizteko iturriak ezagututa.



arto ontzia

erremolatxa erea



pentsu konposatua (garragara eta soja)





•    Noizbehinkako klima-arazoak bezalako faktoreak, osagarrien erabilera beharrezkoa egiten dutenak.

Egun badago elikadura burujabetzaren eta autarkiaren arteko harremanari buruzko eztabaida eta gehiengoaren iritziz ez du zertan autarkiarik egon elikadura burujabetza eskuratzeko, baina, abere-elikadurako osagarrien kasuan, esaterako, muga argiak ezarri behar zaizkio baserrira inportaturiko elikagaiekiko dagoen mendekotasun-mailari eta horiek landatzeko erabilitako ereduari.

Hainbat osagarri-talde erabiltzen dira esne-behien elikaduran. Nagusiak mota bateko ala besteko kontzentratuak dira. Zuntz urriko elikagaiak izan ohi dira, energia handikoak, palatagarritasun handikoak eta azkar jaten direnak. Hala ere, ez dute errumia estimulatzen eta normalean bazkak errumenean baino azkarrago hartzitzen dira. Horrela, errumenaren azidotasuna handitu egiten dute  (pH murrizten dute) eta horrek zuntzaren ohiko hartzitzeari eragin diezaioke. Hau da bazkaren osagarri-kopuru handien erabilera nekazaritza ekologikoko ekoizpen-ereduarekin bat ez datorrela esateko arrazoietariko bat: kontzentratuek esne-behien eguneroko elikadura-anoaren % 60-70 baino gehiago (edo gutxiago ere) osatzen dutenean, osasun-arazoak sor ditzakete. Beste arrazoi bat osagarri gisa zereal zehatz baten ale gehiegi sartzearekin lotuta dago, murtxikatzea (errumia) murrizten baita, errumenaren funtzioan ere eraginda eta esnearen gantz-ehunekoa murriztuta.

Kontzentratuek zereal-aleak, arto-gluten irina, garagardogintza eta destilategiko azpiproduktuak, sustrai eta tuberkuluak, azukre-industriako azpiproduktuak, leguminosoen haziak eta, historikoki, abere-jatorriko proteinak dauzkate.

Zerealek, (gramineoek)  honakoa izaten dute normalean:

* karbohidrato asko, % 58 eta 72 bitartean batez beste, almidoiak, kasu (ekarpen energetikoa)
* proteina % 8 eta 13 bitartean: kopuru urria
* lipidoak % 2 eta 5 bitartean
* gatz mineralak
* zuntza % 2 eta 11 bitartean
* B taldeko bitaminak nagusiki


Vista Alegre baserrian, osagarriei dagokienez, historikoki erabilitako bi zerealen elikadura-balioen adibideak (100 gramoko):

Artoa
Garagarra
Energia (kJ) 1498.0 1430.0
Proteinak (g)
9.0 11.0
Lipidoak (g) 3.8
2.1
Gluzidoak (g)
71.0 72.0
Kaltzioa (mg) 15.0 38.0
Burdina (mg)
1.5 2.8
Potasioa (mg) 330.0
444.0
Magnesioa (mg)
120.0 
119.0
Bitaminak
•    B1 (mg) 0.36 0.43
•    B2 (mg) 0.20
0.18
•    B3 (mg) 1.50 
4.80
•    B6 (mg) 0.40
0.56
•    B9 (mg) 0.026 0.065
•    E (mg) 
2.00
0.67


Artoa


Garagarra


Estatu espainiarrean arto transgenikoa (MON810) landatzen aritzea bazka-arto ekologikoa eskuratzeko aukera zailtzen ari da, nagusiki transgenikoak artasoro ekologikoak kutsatzen ari direlako. Arrazoi horiengatik, behien elikaduran bazka-artoa erabiltzeari uztea erabaki genuen.



Edonola ere, mundu mailan, zerealen ekoizpenaren % 73 baserriko abereei zuzentzen zaie, 1.000 milioi lagun goseak jota dauden une honetan, kontuan hartu beharreko datua abereen elikadura-eredu bakoitza jasangarri, etiko edo sozialtzat jotzeko orduan.

Beste osagarrietatik, 2011 urte arte Vista Alegre baserrian erremolatxa-orea erabiltzen zen, azukre-industriaren hondakina, energia ematen duena.

 

Aurkibidea

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.