Vista Alegre Baserria Abereen elikadura 3.5- Esne-behien elikaduraren eragina hirugarren herrialdeetako gizarte, ekonomia eta ingurumen-egoerari dagokionez:
Menu nagusia










3.5- Esne-behien elikaduraren eragina hirugarren herrialdeetako gizarte, ekonomia eta ingurumen-egoerari dagokionez: PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Esne-behien elikadura baserri bateko lursailetako baliabideetan maximizatzean, larratzean edo, nagusiki, bazka-ereintzetan oinarrituta, abeltzaintza-ekoizpeneko nekazaritza ekologikoko ereduak hirugarren herrialdeetatik proteina-kontzentratuen (funtsean soja) eta energetikoen (artoa, esaterako) inportazio masiboen sistemarekin apurtzen du. Honek, egun, garrantzi berezia du sojaren kasuan, goian 2.10 atalean esan bezala, Latinoamerikako hainbat herrialdetako sojaren monolaborantza oso eragin negatiboa izaten ari baita bertako biztanlerien elikadura burujabetzako euren estrategia eta jokabideak garatzeko aukeran. Argentina eta Brasil bezalako herrialdeetako sojaren monolaborantza gehienak abere-elikadurari (edo motorrezko ibilgailuentzako nekazaritzako erregaiei) dagozkion erabileretarako esportatzen dira Iparraldeko herrialdeetara, elikagairik edo landatzeko lurrik gabe utzita bertako biztanleriak. Era berean, laborantza intentsiboetan nekazaritzako esportazioa produktu kimikoen erabileran bermatzen da normalean eta, soja bezalako laboreen kasuan, barietate transgenikoetan, biak hertsiki lotuta Hegoaldeko herrialdeetako ingurumen eta osasun-baldintzen narriadurarekin.

Horrela, soja bezalako osagaien inportazioarekin bukatzeak, Iparraldeko abeltzaintza iraunkorrari laguntzeaz gain, etorkizun aukera bat eskaintzen die Hegoaldeko herrialdeei.

Aurkibidea

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.