Vista Alegre Baserria Abereen elikadura 3.4- Esne-behien elikadura esnearen kalitateari dagokionez, biztanleria kontsumitzailearen osasun eta elikaduraren ikuspuntutik :
Menu nagusia










3.4- Esne-behien elikadura esnearen kalitateari dagokionez, biztanleria kontsumitzailearen osasun eta elikaduraren ikuspuntutik : PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Esnearen segurtasuna kontsumitzaileen osasunaren testuinguruan honakoen funtzioa da: zelula somatikoen zenbaketarena, pestizida sintetikoen hondakinena, esnean patogenoak egotearena eta higienearena kudeaketan, bereziki jezterakoan. Nekazaritza ekologikoko ereduak pestizida sintetikoak ez erabiltzea eta ohiko albaitaritza-produktuen minimizazioa aldarrikatzen du, horrela esnean bi osagai hauek ez daitezen egon saiatuta. Zelula somatikoen zenbaketak, nagusiki errape-min prozesuekin lotuta, murriztu egiten dira bazkatzearekin, kontzentratuetan oinarrituriko elikadura murriztean eta abeltzaintzan higiene egokia izatean behiarengan eragindako estres urriagoa, denak abeltzaintzaren osagaiak nekazaritza ekologikoko ereduan. Esan daiteke zelula somatikoen oso maila txikia edo eza ez dela interesatzen eta kopuru egokia egoteak behiaren defentsen funtzionamendu ona adierazten duela.

Bestalde, kontsumitzaileentzako esnearen elikadura-balioa hertsiki lotuta dago praktikaturiko abeltzaintza-ereduarekin. Esnearen elikadura-kalitatea aldatu egiten da gantz-mailetan aldaketak eginda, bereziki saturatu gabeko gantzetan (azido linoleiko konjugatua –edo omega6- eta omega3 barne) eta saturatuetan, proteina, bitamina eta antioxidatzaileetan. Euren eguneroko anoaren zati esanguratsua bazkatzeko materia lehorretik eskuratzen duten esne-behiek elikagai gehiago duten esnea ekoizten dute eta, bereziki, saturatu gabeko gantz-maila handiagoak, bihotzarentzat osasungarriak. Are gehiago, omega3 eta omega6, saturatu gabeko bi gantz, oreka hobean daude (eta horrela hobeto elikatzen dira gizakiak) esnea bazkatzen duten behiengandik datorrenean (harreman honek ez du 4/1 omega6tik omega3ra gainditzen). Esnearen elikagai-mailak murriztu egiten dira behiak euren gaitasun genetikoaz harago ustiatzen diren baserrietan, behiek omega6 gehiegi dute omega3ri dagokionez eta gantz saturatu ehuneko handiagoa.

Hala ere, behien euren elikaduraren kasuan behientzako landareetan dauden elikagai ezberdinen bioeskuragarritasuna jakin behar den bezala, gizakiarentzako esnearen elikagai ezberdinen bioeskuragarritasuna ere ezagutu beharra dago.  

Aurkibidea

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.