Menu nagusia










Etiketak

Zer esaten dizuete gure produktuen etiketek?


Artikulu honetan gure produktuen etiketetan kontsumitzaileei derrigorrez

eskaini behar diegun informazioa azaltzen dugu. Ze informazio jartzen

dugun azaltzen dugun bitartean, datu bakoitzaren erabilgarritasuna

ebaluatzen dugu, etiketan informazio berria gehitzeak sortu ahal dituen

kostu ekonomikoak eta nola bermatzen den eskaintzen den informazioaren

egiazkotasuna.


Batzuetan elikagaien etiketek kezkatu egiten gaituzte eskaintzen duten

informazio kantitatea dela eta: momentu zehatz batean zehazki zein

elikagai erosten ari garen agertzeaz gain, legeak adierazten du elikagai

baten etiketak derrigorrez beste datu multzo bat adierazi behar duela.

Behean gure esne pasteurizatuaren, gure jogurt naturalen eta gure

gazten etiketetan zein informazio eskaintzen den azaltzen dugu, eta

daukaten interes maila.

Elikagai-etiketa batek eskaintzen digun informazioa lau ataletan banatuko

genuke, bere sartzeko arrazoiaren arabera:


Trazabilitatea:

1. Erakunde fabrikatzailearen izena.

2. Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefono zenbakia, web gunea.

3. Izen komertziala eta/edo logoa.

4. Produktuaren sorta.


Produktuaren deskribapena:

5. Produktuaren izena eta/edo izen ofiziala.

6. Produktuaren kantitatea.

7. Osagaiak.

8. Nutrizio-informazioa.

9. Alergia informazioa.

10. Iraungitze-data edo lehentasunezko kontsumoa.


Osasun bermea:

11. Osasun erregistroa.


Ekoizpen eredua:

12. Zigilu ekologikoa (gure kasua).

13. Artisau-elaborazioa.




(Artikulu honen irudiak zehaztasunez ikusteko, web gunetik kanpoko

dokumendu baten kopiatzea, itsastea eta handiagotzea gomendatzen

dugu.)





alt



1. Trazabilitatearekin lotutako datuak:

Trazabilitatea da, erakunde fabrikatzaile batek, pertsona batek edo

instituzio batek duen gaitasuna, elikagai bat erosi denetik, egina izen

denera jarraitu dituen pausuak berriro hartzeko; eta hortik, bere lehen-

gaien hornikuntzara, hau da kontrako norabidean, bere ekoizpena, ba-

naketa eta erosketa. Gure kasu zehatzean esan nahi du, gure esne litro

bat, jogurt bat edo gazta bat erosten duen edonork etiketa irakurtzen

jakin dezakeela, produktua gure gaztandegian (Vista Alegre Baserrian)

egin dela eta produktuaren inguruko informazioa eskatzeko gure gaztan-

degiarekin harremanetan jar daitekeela telefono dei baten bidez

(654145154) edo posta elektroniko bidez ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ),

gure web gunean agertzen dena (www.vistaalegrebaserria.com). Vista

Alegre Baserria gure izen komertziala da, horregatik gure elkartearen

legezko izena agertzen da (César Valera Palenque y Otros SC). Azkenik,

esne poltsa bakoitzean, jogurt ontzi bakoitzean edo gazta bakoitzean

etiketa bat gehitzen dugu bere fabrikazio sorta adieraziz.

Beraz, elikagai baten etiketa trazabilitate honekiko lehenengo lotura da.

Gure gaztandegian, produktu bakoitzetik egindako sorta bakoitzaren ela-

borazio-fitxak gordetzen ditugu, trazabilitatearen bigarren urratsa. Hiru-

garren urratsa, erabilitako lehengaiak (eta ontziak) nondik datozen eza-

gutu. Guzti hau ere dagokion fitxan gordeta dago, nahiz eta gure kasuan,

lehengai nagusia, esnea, gure baserrikoa den bakarrik, horregatik gure

esnekien trazabilitatea %100ekoa da.

Ikuspuntu honetatik esan dezakegu informazio hau nahitaezkoa dela

sistema ekonomiko baten non, kontsumitzaile gehienek ez dituzten zuze-

nean ezagutzen haien elikagaiak ekoiztu eta egiten dituzten pertsonak.

Bere aldetik, Erakundeek trazabilitate hau aldizka egiaztatzen dute,

zehazki gure kasuan, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitateak. Gure

etiketen azterketa sakona egiten dute haien ikuskapenean.




2. Produktuaren deskribapenarekin lotutako datuak

Elikagai bat erostean jendeari interesatzen zaion lehenengo datua, logi-

koki, etiketan agertzen den produktuaren izena da, gure kasuan esne

pasteurizatua, jogurt naturala, gazta freskoa, gazta samurra, gazta

findua edo gazta ondua. Hala ere, izen hau ez dator beti bat legeak

eskatzen duen izenarekin. Adibidez, gure gazta finduaren “legezko”

izen gazta erdi-ondua da, zeina etiketan derrigorrez agertu behar den

bere merkataritza-izenaz gain, “gazta findua”.




alt



Produktuaren unitate bakoitzean, produktu beraren zenbat kantitate daukan

adierazi behar da. Hau adieraten da esne litrotan gure esne pasteurizatuaren-

tzako … esnea litroko poltsetan saltzen dugu eta horrela adierazten da bere

poltsan imprimatuta dagoen etiketan.

Gure jogurtak normalizatutako ontzietan saltzen ditugu 220g, 450g eta

660g-ko edukierarekin. Hala ere, ontzi hauek eskuz betetzen ditugunez,

etiketan adierazten dugu edukiera hau hurbildua dela, izan ere normalean

pixka bat gehiago betetzen ditugu. Gazta freskoaren kasua antzekoa da,

bere ontzian 450g-ko pisu hurbildua adierazten dugu.

Gure gazta samurra, findua eta ondua egiteko erak, etiketan pisua adieraz-

tea eragozten digu, beraz, bertan azaltzen da “ eduki netoa salmentan”.

Gazta onduaren kasuan, adibidez etiketa laranja bat gehitzen dugu atzeal-

dean bere pisua adieraziz.

Produktuaren deskribapenak bere osagaiei aipamen bat egitea barneratzen

du. Gure osagai nagusia, argi eta garbi, esnea da. Esnea erabiltzen dugula

adierazteaz gain, baita pasteurizatuta dagoen edo ez zehaztu behar dugu

ere, osoa den edo ez, eta homogeneizatuta dagoen edo ez. Jarraian, beste

edozein osagai zehaztu behar da, gure kasuan, jogurtean hartzigarria eta

gaztetan hartzigarriak, gatzagiak eta gatzak.

Europar legegintza berriaren arabera, gure etiketak “nutrizio-informazioa”

gehitzen joan behar dira. Hau da gure esnekien gantz edukia (haien ar-

tean aseak), karbohidratoak (haien artean azukreak), proteinak eta gat-

zak eta haien balio energetikoaren aipamena. 100g kontsumoko baliokidea

adierazi ohi da. Nahiz eta informazio hau kontsumitzaileentzat interes-

garria izan daitekeela ulertzen dugun, azpimarratu nahi dugu gutxi gora-

beherakoa dela; izan ere, Gessyma laborategi homologatuak egindako

produktu bakoitzaren azterketa zorrotza oinarri hartuta eskaintzen da

informazio hau. Nabarmena da, gureen moduko produktuetan, nagusiki

esnearekin eginda, informazio hau denboran zehar alda daitekeela,

batez ere urte sasoiaren eta behien elikagaien aldaketen arabera,

zeintzuk esnearen ezaugarrietan eragiten duten.

Ordea, gutxi gorabeherako informazio honek, jogurtak eta gaztak egiteko

erabilitako esneak sortutako nutrizio aldaketak ikusten usten digu.





Leche pasteurizada / Esne pasteurizatua /Pasteurised milk

Información nutricional en

Por 100g-ko

Nutrizio informazioa

Valor energético (kJ/kcal)

273/65

Energia-balioa (kJ/kcal)

Grasas

3,60g

Gantzak

: de las cuales saturados

2,59g

: hauetatik gantz-azido aseak

Hidratos de carbono

4,90g

Karbohidratoak

de los cuales azúcares

4,80g

hauetatik azukreak

Proteínas

3,30g

Proteinak

Sal (NaCl)

0,09g

Gatza (NaCl)




Yogur natural / Jogur naturala / Natural yoghurt

Información nutricional

Por 100g-ko

Nutrizio informazioa

Valor energético (kJ/kcal)

285/68

Energia-balioa (kJ/kcal)

Grasas (g)

3,9

Gantzak (g)

de las cuales: ácidos grasos saturados (g)

3,39

hauetatik: gantz-azido aseak (g)

Hidratos de carbono (g)

4,6

Karbohidratoak (g)

de los cuales: azúcares(g)

4,1

hauetatik: azukreak(g)

Proteínas (g)

3,7

Proteinak (g)

Sal (NaCl) (g)

0,14

Gatza (NaCl) (g)




Queso fresco / Gazta freskoa / Fresh cheese

Información nutricional

Por 100g-ko

Nutrizio informazioa

Valor energético (kJ/kcal)

634/153

Energia-balioa (kJ/kcal)

Grasas

11,90g

Gantzak

: de las cuales saturados

8,90g

: gantz-azido aseak

Hidratos de carbono

1,70g

Karbohidratoak

de los cuales azúcares

≤0,50g

hauetatik azukreak

Proteínas

9,70g

Proteinak

Sal (NaCl)

0,82g

Gatza (NaCl)




Queso tierno / Gazta samurra / Soft cheese

Información nutricional en

Por 100g-ko

Nutrizio informazioa

Valor energético (kJ/kcal)

1454/350

Energia-balioa (kJ/kcal)

Grasas

27,90g

Gantzak

: de las cuales saturados

20,21g

: gantz-azido aseak

Hidratos de carbono

2,80g

Karbohidratoak

de los cuales azúcares

1,90g

hauetatik azukreak

Proteínas

22,00g

Proteinak

Sal (NaCl)

0,29g

Gatza (NaCl)



Queso afinado / Gazta findua / Fine cheese

Información nutricional en

Por 100g-ko

Nutrizio informazioa

Valor energético (kJ/kcal)

1474/356

Energia-balioa (kJ/kcal)

Grasas

29,90g

Gantzak

de las cuales saturados

22,12g

: gantz-azido aseak

Hidratos de carbono

1,00g

Karbohidratoak

de los cuales azúcares

0,50g

: hauetatik azukreak

Proteínas

20,60g

Proteinak

Sal (NaCl)

1,58g

Gatza (NaCl)



Queso maduro / Gazta ondua / Mature cheese

Información nutricional en

Por 100g-ko

Nutrizio informazioa

Valor energético (kJ/kcal)

1982/478

Energia-balioa (kJ/kcal)

Grasas

39,70g

Gantzak

de las cuales saturados

28,46g

: gantz-azido aseak

Hidratos de carbono

1,80g

Karbohidratoak

de los cuales azúcares

0,80g

: hauetatik azukreak

Proteínas

28,40g

Proteinak

Sal (NaCl)

1,12g

Gatza (NaCl)



Datu hauek alderatzean egiaztatzen dugu nola gaztetan jogurtetan

baino gantz eta proteina kontzentrazioa handiagoa den. Hau guztiz

logikoa da uraren pixkanakako kentzea, esneak hasierako egoeran

duen ur kantitatea eta gazta baten eraldatu ondorengo kantitatea

kontutan hartzen badugu. Hau batez ere gazta onduan gertatzen da,

kontsumitu aurretik denbora gehiago behar duelako ontzeko.

kJ/cal 100g-tan

Gantza %

Gantza aseak %

Karbo-hid%

Azukre %

Prot. %

Gatz %





Esne P.

273/65

3,60

2,59

4,90

4,80

3,30

0,09

Jogurta

285/68

3,90

3,39

4,60

4,10

3,70

0,14

G freskoa

634/153

11,90

8,90

1,70

0,50

9,70

0,82

G samur.

1454/350

27,90

20,21

2,80

1,90

22,00

0,29

G findua

1474/356

29,90

22,12

1,00

0,50

20,60

1,58

G ondua

1982/478

39,70

28,46

1,80

0,80

28,40

1,12



Jadanik taula hauek gure esnearen, 220g eta 660g-tako jogurten, gazta

freskoaren eta gazta finduen etiketetan gehituta daude. Legez, inprima-

tutako etiketak erabiltzen bukatzeko eskubidea daukagu, nahiz eta info-

rmazio guzti hau ez izan. Hau gertatzen zaigu gure jogurt ertain, gazta

samur eta gazta onduaren etiketekin. Dena dela, denbora gehiegi pasa-

tzen bada, aparteko etiketa-pegatina berri bat egiteko aukera daukagu

non, hiru produktu hauen nutrizio-informazioa gehitu ahal dugun, berez-

ko etiketan gehitu arte.




Azpimarratzekoa da, etiketei buruzko lege guztiak betetzea, nutrizio-

informazioari dagokionez eta informazio hau gure esnekien etiketetan

gehitzea garestia dela:

* Lehenik eta behin, produktu bakoitzerako egokiak diren azterketak egin

eta ordaindu behar dira laborategi homologatu baten, gure kasuan sei (esne

pasteurizatua, jogurt naturala, gazta freskoa, gazta samurra, gazta findua

eta gazta ondua).

* Bigarrenez, produktuen etiketak eguneratu behar dira informazio hau

gehitzeko, eta honek, bi eta lau ordainketa berri dakartza:

* Etiketa bakoitzaren diseinu berria.

* Etiketa bakoitzerako klixe berria (inprimatzeko eredua).

* Informazio berria ez baldin bada sartzen etiketaren neurrian, etiketa

trokel berria (produktuen etiketak berriz diseinatu)

* Trokela aldatzekotan, etiketa salneurri berria unitateko. ( Errealita-

tean honek etiketa guztien salneurriaren igoera dakar, izan ere, inprima-

tegiek salneurri guztiak igotzeko aukera erabiltzen dute inprimaketa

berriekin).

* Hirugarrenez, informazio hau gehitzeko, APPCCaren (gaztandegiaren

kutsadura puntu-kritikoen kontrol dokumentua) fitxa teknikoak egunera-

tzeak sortzen dituen burokrazia-gastuak daude. Aldi berean, aditu batek

etiketetan nutrizio-informazioa modu egokian gehitzen dela ziurtatzeko

eskatzen den edozein egiaztapen ordaindu behar da.




Laburbilduz, Vista Alegre Baserriak, gure esnea, jogurt natural eta gazten

etiketetan nutrizio-informazioa gehitzeari buruzko legedia berria betetzeko,

gutxi gorabehera 2500 eurotako gastua egin duela balioztatu dugu; guzti

hau aldaketa hauek egitean etiketa unitate bakoitzeko ematen diren sa-

lneurri igoerak kontutan hartu gabe (adibidez, jogurt txiki baten etiketa

batek zentimo bateko salneurria izatetik, ia-ia 4 edo 5 zentimora igotzea).

Gastu hauek berdinak dira, adibidez astero 200 litro jogurt egiten dituen

gaztandegi batentzat zein astero 100.000 litro jogurt egiten dituen indus-

tria handi batentzat. Honek pentsarazi egin behar die herri mailan elika-

gaiak egiteko ekimen txikiak bultzatu nahi dituztela dioten Erakundeei,

hauei laguntza emateko bideen egokitzapenari buruz, bereziki baserriei

lotutakoak, landa-garapeneko erakunde-programetan.

Esan beharra dago, informazio hau gehitzeak ingurumen-ikuspuntutik ere

gastu bat daukala. Hainbat etiketen tamaina handitu behar izan dugu,

beraz erabiltzen dugun paper eta plastiko kantitatea ere handitu dugu.

Europako legeria berriak, etiketetan alergia-informazioa ere agertzea

eskatzen du, gure kasuan “esnea” hitza letra lodiz inprimatzea suposatzen

du, batez ere kontsumitzaileen zati batek pairatzen duen esnearekiko into-

lerantzia dela eta.

Azkenik, gure esnekien deskribapenari dagokionez, haien etiketek iraungitze-

data edo lehentasunezko-kontsumoari buruzko aipamen bat izan behar dute.



alt



Produktu baten iraungitze-datak adierazten du produktuak noiz uzten duen

ziurra izaten, lehentasunezko kontsumo datak berriz adierazten du produktu

bat noiz hasten da bere ezaugarri fisikoak galtzen, hala nola, usaina edo

zaporea, baina bere kontsumoa ziurra izaten jarraitzen du. Gure kasuan,

esne pasteurizatua eta gazta freskoarentzako iraungitze-data adierazi

behar dugu, gure jogurt, gazta samur, findu eta onduentzako berriz,

lehentasunezko kontsumo data adierazten dugu. Produktu sorta bakoitza-

rentzako data desberdinak adierazi behar ditugunez, ez dugu etiketan

inprimatzen, baizik eta aparteko pegatina baten gehitzen dugu.


3. Osasun bermea

Esnekiak egin ahal izateko, gure gaztandegia Osasun Erregistro baten

sartuta dago, dagokion osasun erregistro zenbakiarekin. Hau da beste

datu bat derrigorrez gure produktuen etiketetan agertu behar dena eta

gure produktuen osasun bermea bermatzen duena. Gure etiketetan zen-

baki hau agertzeak, kontsumitzaileei adierazten die gure gaztandegiak

eta bere produktuek aldizkako ikuskapenak gainditzen dijoala.






4. Ekoizpen eredua

Gure ustez, garrantzi handiko alderdia da etiketetan, izan ere, kontsumi-

tzaileei adierazten die, ez bakarrik nola egin den produktua, baizik eta

produktu horren osagai bakoitza nola egin den. Aukera ematen die kont-

sumitzaileei, nahi izanez gero ahalik eta era naturalenean egindako pro-

duktu bat erosteko.

Gure kasuan, gure etiketek zigilu ekologikoa gehituta daukate. Bereizgarri

honek ziurtatzen du gure esnea ekoizpen ekologikoaren metodoak erabiliz

ekoizten dugula, eta erosten ditugun gatzak, gatzagiak eta hartzigarriak

ekoizpen ekologikoarekin bateragarriak direla. Adibidez, gatza Añanako

Gatzagan erosten dugu, merkatuan dauden gatz gehienetan aurkitzen

diren anti-aglomeratzaileak bezalako gehigarririk gehitzen ez dizkiotelako

eta hauek elikagai ekologikoetan ez daude baimenduta.

Beste gauza batzuen artean zigilu ekologikoak ziurtatzen du, ez ditugula

erabiltzen gure baserri eta gaztandegian, inoiz ere ez, sintesiko produktu

kimiko, transgeniko (genetikoki eraldatutako organismoak) edo antibio-

tikoak, edo adibidez, garbiketarako erabiltzen ditugun produktuak ekoizpen

ekologikorako homologatuta daude.

Zigilua EAEko Nekazaritza Ekologikoko Kontseiluak ematen du, ENEEK

moduan ezagututa eta berriro ere, Gure etiketetan egoteak esan nahi

du Kontseilu honen aldizkako ikuskapenak gainditzen ditugula.


alt



Gure etiketatik “artisau erara egina” esaldia kendu behar izan dugu.

Indarrean dagoen legediaren arabera gure esnekiak artisau-produktuak

dira, baina legea ez zenez garatu elikagaien etiketetan ezaugarri hau

nola gehitu adierazteko, ezin genuen ezaugarri hau erabili merkatuan

gainontzeko produktuetatik desberdintzeko. Hasiera batean ezin izan genuen jakin

atzerapen honen zergatia, baina egia da elikagaiak egiten dituzten

erakunde txikiak kaltetzen zituela, haien artean Vista Alegre Baserria.

Horrela izanda, gure etiketan ez dago aipamenik ezagutzen ez gaituen

kontsumitzaileak jakin dezan, gure baserria 20, 200 edo behi gehiago

dituen eta gure gaztandegiak astean 300, 3.000, 300.000 edo

3.000.000 litro esne eraldatzen dituen, eta horrela gure esnekiak erosi

edo ez bere gizarte-ekonomia filosofiaren arabera. Hau beste arrazoie-

tako bat izan da web gune hau zabaltzeko, jendeak ezagutu ditzan nola

eta zenbat ekoizten dugun.

Gaur egun, Artisau Elaborazioko Erregistro baten izena eman ahalko

genuke eta horrela gure produktuak “Artisau erara egindakoak” direla

adierazi ahalko genuke gure etiketetan. Dena dela, honek suposatuko

luke berriro dirua gastatzea etiketen diseinua eta klixea aldatzen, eta

une honetan ezingo genioke honi aurre egin.



Etiketen diseinua

Indarrean dagoen legediak arau oso zorrotzak ezartzen ditu ere, etike-

tak duen tamainan saltzen den produktuaren tamainarekiko eta informa-

zioa eskaintzeko erabiltzen den letren tamainan, kasu bietan tamaina

minimoak adieraziz. Arrazoi hauek direla eta, etiketa batzuen trokelak

aldatu behar izan ditugu informazio berria gehitzeko (adibidez, Nutrizio-

informazioa) eta horregatik ere etiketa batzuk gustatuko litzaigukeena

baino handiagoak dira.

Erabilitako materialari dagokionez, ingurumen-alderdiak eta alderdi prak-

tikoak kontutan hartzen saiatzen gara , baina hauek batzuetan ez datoz

bat. Nahiz eta plastikoa erabili ordez hobea izango zen papera erabiltzea,

oso saila da paperezko etiketa bat birziklatzea (gehienetan desitsastean

apurtzen dira). Plastikoa ordea, birzikla dezakegu baina argi eta garbi

dago, hasieran ez dela lehengai berriztagarriekin egiten.

Bestalde, gure eskarmentuak adierazten digu legediak arlo batzuk dituela

era subjektiboan ulertu ahal direnak. Horrela, nahiz eta gure etiketek ziru-

dienez hasierako onartzea eduki administrazio-erakunde desberdinek egin-

dako azterketak gainditu ondoren, batzuetan behartuak izan gara baten

bat aldatzera: bere egunean ikuskari batek onartutakoa, gerora beste

pertsona edo egiaztapen estamentu batek baztertu zuen, gure gaztan-

degiarentzat dagokion gastua suposatuz.



Vista Alegre Baserriko esne pasteurizatu, jogurt natural eta gazten

gaur eguneko etiketak:




Jogur txikia
alt
Jogur ertaina
alt
Jogur handia
alt
Gazta freskoa
alt
Gazta samurra
alt
Gazta findua
alt
Gazta ondua
alt
Esne pasteurizatua (aurrekoa)
alt
Esna pasteurizatua (atzekoa)
alt





 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.