Zer egin genuen azaroan?
Egurraldia dela eta....
| Hilaren erdialdean, eguraldia udazkenekoa bihurtu zen, hotza eta hezea. Tenperatura 4,4 ºC-tara jaitsi zen goizetan eta mendi-gail- urretan elurra egin zuen. 191 litro ur bildu genuen euri-neurgailuan.
Ezohiko ilunabarrak izan genituen. |
|
Zer jan zuten behiek?
| Alpapa lehorra, belar siloratua eta pentsu pixka bat. Ez genien belar freskorik eraman, eta ez ziren bazkatzera atera. |
Hileko errezeta: jogurt-tarta | 3 arrautza
150 g azukre
500 g esne-jogurt natural
300 g gazta krematsu
Koilarakada bat arto-irin fin
Limoi baten azal birrindua
Berotu labea 180 ºC-tan.
Irabiatu arrautzak azukrearekin batera. Erantsi eta nahasi, lehenik, limoiaren azal birrindua, gero jogurta eta azkenik irina. Jarri laberako papera, edo olio edo koipe pixka bat, laberako erretilu batean eta zabaldu nahaskia gainean. Utzi labean 40-45 minutuz (edo luzaroago, beharrezkoa bada). |
Hileko lorea. Esne-belar biribila (?) (Euphorbia peplus)
|
| Landare hau ia Europa osoan dago eta, gaur egun, soro landuak, lorategiak eta arrazoiren bategatik bestelako lur "irauliak" koloniza- tzeko joera du. Bere lore berdeek modu leherkorrean barreiatzen diren haziak sortzen dituzte, lurrean oso iraunkorrak direnak eta urteak igaro ondoren ernamuin daitezkeenak. Beste Euphorbia bat- zuen antzera, ohiko medikuntzan oso erabilia den izerdi toxikoa sor- tzen du, eta, duela gutxi eginiko ikerketa baten arabera, interesgarria izan daiteke azaleko minbizia kontrolatzeko. |
Koartza hauskara hau (Ardea cinerea) zizare bila ibili zen gure larre- etako batean. |
|
Bilboko asteroko azokara ez ezik, bertako beste azoka batera ere joan ginen, non gure gazta onduak arrakasta handia izan zuen. COVIDaren eraginez, azken bi urteetan ez da San Tomas azoka egin Bizkaiko hiri- buruan, baina aurtenbueltan izango da eta, beste askoren antzera, azaroan bertan parte hartzeko eskaera egin genuen. Zein baserritarrek lortuko duten lekua jakin nahi dugu, eta zehazki azokako zein lekutan jarriko dituzten; izan ere, azokaren erdialdetik kanpoaldera bidali gaituzte, eta horrek zuzeneko eragina du salmentan. |
|
Etxaldeko eguneroko ohiko lanez gain (behiak jetzi eta abar), zelaietako sasitza kendu, minda barreiatu, eta eraikinetako akatsak konpondu ditugu. Baratzea ia hutsik dago garai honetan, baina badugu azenariorik, bruselazarik edota tomateren bat. Azaloreak, porruak eta buru- azak landatu ditugu, egunik hezeenak baliatuta. |
|
Esnearen kalitatea
|
|
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
Gantza
|
>3,70
|
4,00
|
Proteina
|
>3,10
|
3,24
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
10.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
220.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|