Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2023 urtarrila PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu zen urtarrilean?


Beti egon izan da eztabaida handia zelaiak eta belardiak nola eta zerekin

itxi behar diren. Tradizioz, inguru honetan, heskaiak, harrizko hormak

eta hesiak erabili izan dira lurrak ixteko, eta gure baserrian hiru motak

ikus daitezke, batez ere azkena. Heskaiak eta harrizko hormak jotzen

dira ingurumen-interesik handieneko itxituratzat, mantentzeko kostuak

gorabehera.


Tradizioz, gure baserriko hesiak zurezko hesolazkoak eta txarrantxaz-

koak edota sare elektrosoldatuzkoak izan dira. Tokiko iturrietako egurrez

eginiko hesolak ere ingurumen-intereseko aukera dira, nahiz eta aldizka-

aldizka aldatu behar diren. Vista Alegre Baserrian, gaztainondozko eta

akaziazko hesolak erabiltzen ditugu, eta hamarkadak irauten dute... hain

zuzen, hesola hauek sei hamarkada inguru!

alt



Egurraldia dela eta....

Joan den hilean ere, eguraldia oso aldakorra izan zen, baina,

oro har, bigarren astetik aurrera negukoagoa. Hala, aurtengo

lehen egunean 14 ºC izan genituen, eta 22 ºC-tara igo zen;

gero, hilak aurrera egin ahala, 0,00 ºC-tara jaitsi zen goizez,

eta eguerdi batean 5 ºC-tara baino ez zen igo. Hainbat izozte

izan genituen

alt
elurrak egun dezentez iraun zuen mendietan, eta baserrian ere egin zuen.
alt

Guztira, 346 litro euri jaso genuen plubiometroan.

alt



Hileko errezeta: kuia-purea

750 g kuia

300 g azenario

Tipula bat (ertaina)

20g salbia

20 ml ozpin

800 ml esne oso

200 ml jogurt natural

100 g gurin

Limoi bat (zukua eta azal birrindua)

10 g martorri

Gatza eta piperbeltza, nahi beste

Aukeran: currya, azukrea, kuia-haziak, gazta birrindua

Berotu labea 180 ºC -tan.

Zuritu kuia eta kendu haziak. Txigortu haziak gatz pixka batekin, usaina sumatu arte,

eta utzi alde batera. Moztu kuia zati handitan.

Zuritu eta zatitu tipula. Zuritu azenarioak eta moztu luzetara. Bereizi salbiaren erdia.

Sartu kuia eta azenarioa laberako ontzi batean, gurin apur batekin. Zabaldu gainean

tipula salbiaren erdia, gatza nahi beste eta, nahi izanez gero, azukre pixka bat. Labe-

ratu 40 bat minutuz.

Atera barazkiak labetik eta utzi hozten, baina ez guztiz. Zartagin batean, su ertainean,

urtu sobera geratu den gurina, nahi bada curryarekin. Erantsi barazkiak eta frijitu 1-2

minutuz, espatula batekin eraginez eta birrinduz.

Gehitu esnea eta nahasi ondo, eta gauza bera ozpinarekin. Erantsi limoiaren zukua eta

azala, baita gainerako salbia ere. Berotu irakin arte eta kendu sutatik. Gehitu jogurta

eta, nahi bada, gazta birrindua.

Irabiatu irabiagailuaz nahaskia krematsu egon arte. Zerbitzatu kuia-haziekin eta marto-

rriarekin.



Hileko landarea. Mercurialis annua Urteroko merkuriarra

alt

Landare hau, “belar txartzat” joa, Europakoa da jatorriz, ez du bazka-

baliorik eta, bere osagai toxikoak direla eta, medikuntza tradizionalean

kontu handiz erabiltzen da.



Behiek zer jan zuten?

Esne-behiek alpapa- eta ilar-bazka, pentsu apur bat eta belar siloratua jan zuten.

Bigantxak, lurra ez zegoenean oso bustita, bazkatzera atera ziren.

alt



Biga bat jaio zen, haragitarako gaitasunarekin; beraz, saldu egingo dugu. Bigak jaiotzea

lortu ezinik urte batzuk eman ondoren, orain ohikotasunez jaiotzen dira.



Baratzean, oso barazki gutxi hazten ari da oraintxe bertan. Ilarrak

erein ditugu, baina ohi baino denbora gehiago ematen ari dira

ernetzen; beharbada, eguraldia oso ezohikoa delako. Beti bezala,

sareekin estali ditugu, txoriak eta karraskariak uxatzeko.

alt

Ilarrez gain, zenbait bruselaza eta azenarioak ditugu, eta azaburuak

ere landatu ditugu.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

4,15

Proteina

>3,10

3,28

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

131.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.