Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2023ko martxoa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu zen martxoan?



Martxoaren 4an, Bilboko Pepe Navarro dendetako langileak edota bezeroak

etorri zitzaizkigun bisitan; izan ere, denda horietan gure esnekiak saltzen

dituzte.

alt




Behiek zer jan zuten?

Otsailean bezala, esne-behiek bazka, alpapa- eta ilar-bazka, belar lehorra,

eta pentsu eta larre apur bat jan zuten. Bazkatu ezin izan ziren egunetan,

belar siloratu pixka bat ere eman genien.



Egurraldia dela eta...

Hilaren hasierako eguraldia negukoa izan zen. Lehenengo egunean,

egunsenti gorri eta zuriaren ondoren, elurra egin zuen.



Beste goiz batzuetan, izozte handiak izan genituen; behin, tenperatura

-0,1 ºC-tara jaitsi zen eta belar-hostoen muturretako ihintz-tantak izoztuta

zeuden.

alt

Hilak aurrera egin ahala, tenperaturak nabarmen igo ziren, zenbait egunetan

baita 20 ºC-tatik gora ere. Egun euritsu batzuk ere izan genituen, baina plu-

biometroan 42 litro besterik ez genuen jaso.




Hileko errezeta: Olagarroa oliba-saltsan

Olagarroa egosteko:

Kilo bat olagarro garbi (errezeta batzuek izoztea eta justu prestatu aurretik

desizoztea iradokitzen dute)

Baratxuri-ale bat
Ereinotz-orri bat
Apio-adar bat

Oliba-saltsarako:
150 g oliba
Baratxuri-ale bat
150 g maionesa
425 g-ko jogurt natural bat
Perrexil-hosto fresko batzuk
Limoi erdi baten zukua
Gatz pixka bat
Piperbeltz beltz eho pixka bat
Olagarroa egosteko erabilitako ur apur bat

Zerbitzatzeko:

Tipula more bat xaflatan moztuta

Ahuakate bat

Egosi ur ugari lapiko batean baratxuri-ale, ereinotz-hosto eta apio-adarbanarekin.

Irakiten hasten denean, sartu olagarroa eta egosi 20 minutuz; gero, sua itzalita,

utzi 10 minutu egonean. Gorde lapikoko ur apur bat gero saltsari eransteko.

Bitartean, irabiagailu-ontzi batean sartu150 g oliba hezurrik gabe, baratxuri-ale bat,

150 g maionesa, jogurt natural bat, perrexil-hosto fresko batzuk, limoi erdiaren zukua,

gatz pixka bat eta piperbeltz beltz ehoa. Irabiatu dena nahaski homogeneoalortu arte,

pikorrik gabea eta lodi samarra. Erantsi lehen gordetako ura eta nahasi ondo, saltsa

apur bat arintzeko.

Hoztutakoan, olagarroaren garroak 1,5 cm inguruko lodierarekin moztuko ditugu.

Estali plater bakoitzaren hondoa oliba-saltsarekin, jarri gainean olagarro-puskak,

eta apainduluma-eran moztutako tipula more apur batekin eta xaflatan moztutako

ahuakatearekin.


Eguraldiak belarra haztea bultzatu zuenez, aurreneko silo-bolak egin genituen eta berdea

bildu genuen behientzat. Belarra moztu ondoren beti egiten dugun moduan, minda

zabaldu genuen.




Landako zeregin hauek egiteko, beharrezkoa da makinak ikuskatzea eta

mantentzea.

alt


Simaurra ere zabaldugenuen baratzean, eta dagoeneko landatu ditugu tipulak.




Hileko lorea: Ardi-mihia (Valerianella locusta)

alt

Mende askoan, landare honen hostoak barazki gisa erabili izan dira,

janariari intxaurren zaporearen antzekoa ematen baitiote. Tradizioz

jaten ziren beste landare berde batzuek bezala, mantenugai asko ditu,

besteak beste letxugak baino hiru aldiz C bitamina gehiago, beta-

karotenoa, B6, burdina eta potasioa. Hobe da loratu aurretik biltzea.

Egun, denda askok ardi-mihi landuak saltzen dituzte. Europako, Asiako

mendebaldeko eta Afrikako iparraldekoa da.



Esnearen kalitatea



Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

4,1

Proteina

>3,10

3,28

Bakteriologia

<100.000

11.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

141.000

Inhibidoreak

Ez

Ez

Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE

Otsailean bezala, esne-behiek bazka, alpapa- eta ilar-bazka, belar lehorra, eta pentsu eta larre apur bat jan zuten. Bazkatu ezin izan ziren egunetan, belar siloratu pixka bat ere eman genien.

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.