Zer egin genuen maiatzean?
Gure baratzeetako bat oso beteta dago oraintxe bertan. Azken hilabeteetan, ilarrak, azaburuak, azaloreak, kalabazinak, luzokerrak, tipulak, letxugak, piperrak, azenarioak, mahaiko erremolatxa, txiribiak, zerbak, brokolia, ziazerbak eta patatak landatu edo erein ditugu. |
| Orain, ilarrak, azaloreak eta azenarioak biltzen hasi gara, eta laster barru porruak, Bruselako azak eta letxuga gehiago landatu ahalizango ditugu. Barazki hauek guztiak guk geuk kontsumitzeko dira. |
|
Hileko errezeta: Pasta hirugihar, haragi xehatu eta gaztarekin
Koilarakada bat oliba-olio
Tipula bat fin moztuta
2 baratxuri-atal fin moztuta
4 hirugihar-xafla
500 g haragi xehatu
550 g pasta-saltsa (tomatea, oreganoa, gatza, olioa….)
2 kikara haragi-saltsa
Hainbat barazki moztuta (kikara bat)
250 g pasta-espiral
Kikara eta erdi gazta birrindu
Gatza eta piperbeltza nahi beste
Busti zartagin baten hondoa olio apur batekin. Sartu hirugiharra, tipula eta baratxuria, eta sueztitu tipula samurtu arte. Erantsi haragi xehatua eta koz- inatu kolorea aldatu arte. Gehitu pasta-saltsa, haragi-salda, barazkiak, gatza eta piperbeltza. Berotu irakin arte eta utzi poliki-poliki irakiten bost minutuz. Sartu pasta (aurrez kozinatu gabe) eta nahasi dena. Jarri dena laberako ontzi batean, estali eta laberatu 180 ºC-tan 30 minutuz. Kendu estalkia, hautseztatu gaztarekin eta gratinatu.
|
Egurraldia dela eta...
| Maiatzeko lehen egunak lehorrak izan ziren, eta oso tenperatura altuak izan genituen; egun batean, 33 ºC-tatik gorakoa. Ez zen panorama ona, euririk ezak kolokan jarri zuelako larratzeko eta siloratzeko belarra eduki ahal izatea. Dena den, gero euria egiten hasi zen eta 116 litro bildu arte jarraitu zuen, beraz, azkenean egoera ez zen txarra izan. Hilaren amaiera aldera egun eguz- kitsuak izan genituenez berriro, belar-mordo handia siloratu genuen; hortaz, bazka pixka bat izango dugu negurako. |
| Ortzadar hau ilunabar euritsu samar batean agertu zen. Nekez ikus badaiteke ere, bikoitza da. |
|
Bi biga jaio ziren maiatzean. |
Hileko lorea. Vicia tetrasperma |
| Lekadun-mota asko daude gure baserrian. Hau Europakoa, Asiakoa era Afrikako iparraldekoa da. Lekadunak beren haziengatik eta zu- hainengatik landatu ohi dira, elikagai-iturri oso nutritiboak direlako aziendarentzat. |
Egurraldi beroarekin errazagoa da narrastiak ikustea. Suge leun europar hau (Coronella austriaca) konpostaren metan zegoen, eta kalabazinak landatzeko lurra mugitu genuenean ikusi ahal izan genuen. |
| Sugegorri hau (Vipera seoanei) askoz ere arriskutsuagoa da, baina normalean ez da baratzeetan sartzen, jende gutxiago dabilen eta landaretza dezentedagoen eremuetan egoten baita (nahiz eta bat- zuetan etxetik gertu ikusi ditugun halakoak!). |
| Nahiko ohikoa da musker berdea ((Lacerta viridis) baserrian ikustea. Bere eztarriaren kolore urdina udaberriaren erdialdera agertzen da, eta arrek na- barmenagoa dute. |
| Askotan esan izan dugun bezala, belar freskoa dagoenean moztu behiei pabiloian ematen diegu. Joan den hilean, behin, belarra behien janlekuetan banatzen ari ginela musker berde gazte hau ikusi eta zelaietara itzuli genuen. |
|
Hilaren 21ean,
bikote bat etorri zitzaigun bisitan, eta 25ean Santurtziko Bihotz Gaztea
Ikastolako 49 ikasle. |
Esnearen kalitatea
Parametroa
|
Emaitza
onena
|
Emaitza
|
Gantza
|
>3,70
|
3,76
|
Proteina
|
>3,10
|
3,20
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
13.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
181.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
Hilaren 21ean,
bikote bat etorri zitzaigun bisitan, eta 25ean Santurtziko Bihotz Gaztea
Ikastolako 51 ikasle.
|