Zer egin genuen ekainean?
Ekainaren 8ko arratsaldean, nekazaritzako produktuen ekoizpen- eta salmenta-ereduen aldaketetan parte hartzen duten emakumeei buruz- -ko tailerra egin genuen gure baserrian, non Bizkaiko hainbat etxalde- tako andre abeltzainek eta baratzezainek hartu zuten parte, Bizkaiko Foru Aldundiak sektoreko andrazkoentzat berariaz antolatutako tailerren esparruan. Parte-hartzaileek azpimarratutako puntuetako batzuk asko errepikatu ziren: belaunaldien arteko erreleboa lortzeko zailtasuna, abeltzaintza eta nekazaritza soziala eta ingurumenari dagokionez eutsi- garria sustatzekolaguntza egokirik eza, elikagaiak ekoizteko moduen ondorioei buruzko informaziorik eza kontsumitzaileentzat eta sortutako interesen lobbyen eragin izugarria informazio horretan. |
|
Gurutzetako Ospitaleak menu ekologikoa eskaini zien berriro pazienteei ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, hain zuzen.Besteak beste, “Vista Alegre” gazta ondua eta jogurt naturalak jan ahal izan zituzten. Bilboko Konpartsek ere “Vista Alegre” produktua erabili zuten San Juan gaueko txokolatada tradizionalerako, gure esnea, zehazki. |
Hileko lorea: Parentucellia viscosa |
| Landare hau Europakoa da, Orobanchaceae familiakoa. Hala, hemi parasitikoa da (beste landare batzuez elika daiteke, partzialki), eta, kasu honetan, belarren (gramineoak) eta lekadunen mantenugaiak bereganatzen ditu. Gure baserrian, leku batean bakarrik ikusi dugu, lur pobre eta lehorra dagoen eremu batean. |
Hileko errezeta: Kalabaza- eta gazta-risottoa
400 g kalabaza
600 ml barazki-salda
200 g arroz (risottoa, eskura badago)
3 tipula txiki
Baratxuri-atal bat
50 ml ardo zuri
60 g gazta birrindu; parmesanoa, adibidez
40 g gurin
Frijitzeko olioa
Intxaur muskatua, gatza eta piperbeltza norberak nahi duen kantitatean.
Zuritu kalabaza, kendu haziak eta moztu kubo txikitan. Zuritu tipulak eta baratxuria, eta zatitu fin. Berotu olioa eta gurina neurri ertaineko zartagin batean, su ertainean. Frijitu tipula gorritu arte, eta erantsi baratxuria eta kalabaza. Estali eta utzi kozinatzen 5 bat minutuz, kalabaza bigundu arte. Birrindu kalabaza apur bat, pure lodia bihur dadin.
Erantsi arroza eta kozinatu 1-2 minutuz; ondoren, gehitu ardoa eta salda nahikoa arroza estaltzeko. Likidoa xurgatu ahala, bota salda pixka bat eta, tarteka, nahasi arroza, ez itsasteko.
Arroza ondo eginda dagoenean, eta salda xurgatuta, gehitu gazta birrindua- ren erdia eta, norberak nahi duen kantitatean, intxaur muskatua, gatza eta piperbeltza. Hautseztatu gainerako gazta birrindua gainean eta utzi minutu bat berotzen. Zerbitzatu bero.
|
Eguraldi-kontua. Eguraldia oso nahasia izan zen, baina tenperaturak urtaroari dagozkionak; zenbait egunetan, baita oso altuak ere: 31,40 ºC-tara bitartekoak. Egun lehor eta eguzkitsuak izan genituen, baita grisak eta hezeak ere, trumoi- eta tximista-ekaitzak ere bai. Horrelako batean, hilaren 12an, txingorrak baratzeko landare batzuk suntsitu zituen, nahiz eta Karrantzako gure au- zoan ez genuen txarrena jasan. Beste auzo batzuetako baratzeetako piper, tomate- eta arto-landareei enborra besterik ez zitzaien geratu. Egun euri- tsuek 123 litro utzi zizkiguten, guztira, euri-neurgailuan, ekainean jaso ohi dena baino askoz gehiago. Hezetasuna ezin handiagoa izan zen goiz bat- zuetan, amaraunetan ikus zitekeen bezala. |
|
Zer jan zuten behiek?
Maiatzean bezala, esne-behiek bazka, alpapa- eta ilar-bazka, pentsu apur bat eta belarra jan zuten. |
Lau behi erditu ziren, bi zekorrez eta bi bigaz. Beti bezala, bigak gure esne-taldean sartuko dira eta zekorrak saldu egingo ditugu.
|
Beste zeregin batzuen artean, belardi batzuk soildu genituen, maldarik gogorrenetan esku-motosegak erabiliz. Belar gehiago ere siloratu genuen. |
|
Hau berriki ikusi ditugun sugeen arteko handiena da. Ez genuen astirik izan zehazki zein espezietakoaden jakiteko. Sugeekiko mesfidantza oso zabalduta badago ere, katebegi garrantzitsua dira sare trofikoetan, intsektuen, beste narrasti batzuen eta, zenbait kasutan, karraskarien populazioak kontrolatzen laguntzen dutelako. |
|
Esnearen kalitatea
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
Gantza
|
>3,70
|
3,84
|
Proteina
|
>3,10
|
3,27
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
12.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
160.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|