Zer egin genuen uztailean?
Uztailean, bisita hauekizan genituen: 2an, Galdakaoko dantza-talde bat osatzen duten familiak etorri ziren; |
| Uztailean, bisita hauekizan genituen: 2an, Galdakaoko dantza-talde bat osatzen duten familiak etorri ziren; |
| eta, 25ean, Kataluniako eta Nafarroako familia-talde bat etorri zen. |
Hileko errezeta: Barazkiak gazta eta hirugiharrarekin
Hileko errezeta honek baratzeak sasoi honetan ematen duen barazki- kopurua hartzen du kontuan. Zerben eta ziazerben kasuan, hala zur- toinak nola hostoak erabiltzen dira.
10 zerba-adar
300 g leka
2 tipula
200 g ziazerba
400 g gazta birrindu (ahal dela, gazta ondua)
2 koilarakada oliba-olio
2ÂÂÂÂÂ koilarakada irin
350 ml esne
5 xerra hirugihar
Egosi lurrunetan zerbak, ziazerbak eta lekak.
Zatitu eta gorritu tipulak. Jarri hirugiharra beste zartagin batean, oliorik gabe, eta frijitu kurruskari egon arte. Kendu askatzen duen olio guztia eta nahastutipularekin. Jarri tipula eta hirugiharra laberako moduko eltze batean, eta zabaldu gainean lurrunetan egositako barazkiak.
Prestatu gazta-saltsa:
Berotu bi koilarakada oliba-oliolapiko batean. Gehitu irina pixkanaka, eten- gabe eraginez,ore bihurtu arte. Erantsi, poliki-poliki, esnea, etengabe era- ginez, saltsa bihurtu arte. Pikorrak agertzen badira, irabiagailua erabil daiteke testura egokia lortzeko. Azkenik, 400 g gazta birrindutik erantsi 300 g, saltsan desegin arte.
Isuri gazta-saltsa barazkien gainera eta, azkenik, hautseztatu gainerako gazta guztia gainean.
Sartu labean 210 ºC-tan 15 minutuz eta gero, beharrezkoa bada, jarri grillaren azpian gratinatzeko.
Zerbitzatu bero. |
Hileko lorea. Artobeltza edo suge-ilarra (Fagopyrum esculentum) |
| Espezie hau ez da ez zereala ez belarra, bere izena gorabehera, zeina haziek sukaldaritzan duten erabilerari zor zaion gehienbat: almidoi asko dutenez, zerealak balira erabiltzen dira. Jatorriz, Txina eta Tibetekoa da,non aspaldietxekotu zuten. Toki askotan sartu eta landatu da, eta, gaur egun, ekoizle nagusiak Errusia, Txina eta, gerra hasi arte, behintzat, Ukraina dira. Landare bat bakarrik agertu da baratzean, kasualitatez.
|
Zer jan zuten behiek? | Ekainean bezala, esne-behiek larrea, alpapa- eta ilar-bazka, pentsu apur bat eta belarra jan zuten. |
| Apo hau bildutako belar-pilo txiki batean agertu zen, eta bere jato- rrizko belardira itzuli dugu. |
|
Egurraldia dela eta...
| Beste behin ere, eguraldia oso aldakorra izan zen: egun lehorrak eta beroak lainotsu eta apur bat freskoago eta hezeagoekin tartekatu ziren. Hala, tenperatura altuak izan genituen, 31,4 ºC-tara bitartekoak; goizetan, aldiz, gehienez 13 ºC-tara iritsi ziren. 17 litro euro jaso genuen plubiometroan; itxuraz gutxi da, baina uztaila izateko nahikoa, belardiak berde egoten jarraitzeko eta behiei bazka eta belar pixka bat emateko. Eta, zorionez, ez zen txingor-zaparradarik izan. |
Uztailean, zelai gehiago moztu genituen belar siloratu gehiago izateko, batetik, eta animalientzako ohea egiteko, bestetik. Lastoak aurten duen prezioa kontuan hartuta, ohe gisa erabil daitekeen belar zaharra oso baliotsua da. |
| Belardi batzuk ere soildugenituen, eta, eskuz, garoak eta sasiak he- datu ohi diren zenbait malda. |
|
Uztailean, bost behi erditu ziren, baina hemen ez dugu zekorrik gorde. |
Esnearen kalitatea
|
|
Â
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
Gantza
|
>3,70
|
3,83
|
Proteina
|
>3,10
|
3,11
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
14.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
162.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|