Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2023ko abuztua PDF fitxategia Inprimatu E-posta


Zer egin genuen abuztuan?


Abuztuan, bost bisita jaso genituen: hilaren 1ean, Emaus Gizarte

Fundaziotik etorri ziren;


4an, Getxotik (Bizkaia); 7an, Madrilgo familia bat, Bizkaiko 6 pertso-

narekin; 9an, Karrantzako Haraneko Molinar auzoan familia-sustraiak

dituzten bost lagun;


eta azkenik, 11n, El Escorialeko familia bat.





Hona hemen bildu ditugun azenarioetako batzuk, kolore desberdin-

etako barietateak aukeratuta.


Abuztuko egun bero eta lehorrek leka- eta babarrun-landareak ondo

lehortu zituztenez, "haziak" bildu ahal izan genituen datorren urtean

ereiteko eta babarrun gisa jateko.






Egurraldia dela eta...

Egun batzuk lehorrak eta beroak izan ziren, beste batzuk lainotsuak,

fresko eta hezeagoak. Hala, tenperatura altuak izan genituen,

36,6 ºC-tara ere iritsi zirenak, eta goiz batean 11,4 ºC-tara jaitsi zen.

Euri-neurgailuan 97 litro genuen jaso.



Aldapak soiltzeaz, sastrakak kentzeaz eta bide batzuetatik igarotzea

oztopatzen hasiak ziren zuhaitzak inausteaz gain, belar ondu (belar

lehor) pilo bat biltzea lortu genuen, abuztuko bigarren asteko

egun bero eta lehorrak aprobetxatuta.


Auzoko bati bere traktorearekin mugitzen ari zen silo-boletako batek

ihes egin zion, heskai bat suntsitu zuen 


eta gure baserriko aldapa batera iritsi zen, hesi baten gainetik pasatu

zen eta, beste hesi bat txikitu ondoren, hura inguratzen zuen sareak

aurrera egitea eragotzi zuen, bertan harrapatuta geratu baitzen. Zorio-

nez, bolaren bidean ez zegoen inor eta ez zuen eraikinik kaltetu, baina

familia abeltzain askok halako gertakariengatik izaten dituzte erantzu-

kizun zibileko aseguru-polizak.



Hileko errezeta: Gazta fresko krema “ogitartetxoak”

450 g behi-gazta fresko

Antxoak oliba-oliotan

Piperbeltza

Bi baratxuri-ale xehe-xehe zatituta

400 g ziazerba fresko

Entsaladarako bi tomate ertain

Luzoker txiki bat

Lehenik eta behin, gazta freskoak seruma askatu behar du, 2 orduz.

Bitartean, egosi ziazerbak lurrunetan eta utzi hozten. Sartu katilu ba-

tean gazta freskoaren erdia, piperbeltz pixka bat eta antxoa batzuk.

Irabiatu ondo krema bihurtu arte. Probatu eta erantsi antxoak pert-

sona bakoitzaren gustuko zaporea lortu arte. Antxoen olio apur bat

ere gehi daiteke, krematsuagoa izan dadin. Sartu beste katilu batean

gainerako gazta freskoa, baratxuria eta ziazerbak, eta irabiatu berriro

krema bilakatu arte. Erantsi piperbeltza nahi beste.

Moztu tomateak eta luzokerra xerratan. Jarri tomate-xerrak plater edo

ontzi handi batean eta bakoitzaren gainean luzoker-xerra bat. Azkenik,

zabaldu koilarakada bat gazta fresko krema luzoker-xerra bakoitzaren

gainean, krema bakoitza amaitu arte txandakatuz.

Zerbitzatu berehala eta hotz.


Hileko landarea. Polypodium

Landare hau polypodium generoko espezie bat da, normalean iratze

izenez ezagutzen diren horietakoa. Gure webgunean aurkezten ditu-

gun espezieek bezala, iratzeak eta, zehazki, polypodium-ak sustraiak,

zurtoinak eta hostoak dituzte, baina lorerik eta hazirik ez. Aldiz, espo-

rak dituzte. Vista Alegren, harrizko hormetan hazten dira batez ere. 


2 zekor jaio ziren.

Zer jan zuten behiek?

Esne-behiek bazka, alpapa-bazka, eta pentsu eta belar siloratu apur

bat jan zuten.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,49

Proteina

>3,10

2,97

Bakteriologia

<100.000

15.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

124.000

Inhibidoreak

Ez

Ez



Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE Esne-behiek bazka, alpapa-bazka, eta pentsu eta belar siloratu apur bat jan zuten.
 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.