Hileko errezeta: Katxopoa
Hona hemen Asturiasko katxopo tipikoaren errezeta. Halere, osagaiak nahi bezala molda daitezke, haragi-mota ezberdinak erabiliz, barazkiak erantsiz...
8 xerra (100 eta 120 g artekoak) oso-oso fin eta, ahal dela, tamaina berekoak
4 urdaiazpiko-xerra (serranoa edo bestelakoa)
8 gazta-xerra (nahi den motakoa; baita gazta urdina ere, nahi bada)
Gatza eta piperbeltza
100 g irin
2 arrautza handi, irabiaturik
200 g ogi birrindu
Olioa
Sartu irina katilu batean, arrautza irabiatuak beste batean eta ogi birrindua hirugarren batean. Utzi albo batean geroko.
Egurrezko mailuaz edo antzerako zerbaitez, jo haragia, ahalik eta xamurren eta finen egon dadin. Ondu eta jarri gainazal lau batean.
Jarri xerra baten gainean urdaiazpiko- eta gazta-xerra bana, edo, na- hiago baduzu, erantsi geruza gehiago. Estali beste haragi-xerra batekin eta batu ondo, izkinak zapalduz, ondo itxita edo zigilatuta geratzeko.
Pasa irinetan, gero arrautzetan eta, azkenik, ogi birrinduan. ondo zapaldu ogi birrinduaren geruza, behar bezala bananduta gera dadin eta haragi guztia estal dezan. Behar izanez gero, pasa berriz ere arrautzetan eta ogi birrinduan.
Berotu olioa zartaginean, baina ez tenperatura altuan. Katxopoak zarta- ginean jartzean, haragia ondo egin behar da (horregatik izan behar dira xerra fin-finak), eta gazta urtu. Horrela, zartaginean gutxi gorabehera 2 minutuz egongo dira alde bakoitzetik, ondo gorritu arte.
Zartaginetik ateratakoan, jarri sukaldeko paperaren gainean, soberako olioa xurgatzeko.
(Piper erreak hornigai onak dira, bai katxopo barruan bai albo batean).
|