Hileko errezeta: Indabak gaztarekin
Gaztandegian Jaime venezuelarrak lan egingo duenez, gure errezeta-bilduma Latinoamerikako plater batekin amaituko dugu. Jakina, normalean gazta latino bat erabiliko luke (gazta fresko latinoa, Oaxaca gazta, Chihuahua gazta, Mon- terrey Jack, Mexikoko zenbait aipatzearren), baina gure gaztak ere primeran egokitzen dira.
500 g indaba
12 katilu ur (8 alde batetik eta 4 bestetik)
Tipula zuri erdia, zatituta
Gatza, nahi beste (jatorrizko errezetan, zopa-koilarakada bat gatz jartzen du)
Katilu bat norberaren gustuko gazta (gehiago edo gutxiago jar daiteke)
Garbitu indabak, kendu izan dezaketen edozein harri edo hondakintxo eta garbitu, hauts guztia kentzeko. Jarri indabak egosiko dituzun lapikoan eta erantsi 4 katilu ur. Jarri sutan eta irakiten hasten direnean, gutxi gorabehera 10 minutuan, itzali sua, estali eta utzi egoneanordubetez. Ondoren, iragazi indabak, irakiteko erabili- tako ura kentzeko. Ipini berriro indabak egosteko lapikoan eta erantsi 8 katilu ur. Irakin egosi arte, gutxi gorabehera bi orduz – bi ordu eta erdiz, indaba-barietatea- ren arabera. Egiaztatu behin edo birritan ur nahikoa dutela. Ur gehiago behar iza- nez gero, erantsi, baina lehenengo berotu egosketa ez eteteko. Indabak egosita daudenean (presio-eltzea erabiliz gero, bete segurtasun-jarraibideak irekitzeko), jarri berriro su ertainean, eta erantsi tipula eta gatza. Utzi beste bost bat minutuz gatzarekin irakiten eta prest egongo dira.
Zerbitzatu plater sakonetan eta hautseztatu gazta gainean. On egin! |