Vista Alegre Baserria Vista Alegre baserriko esnea Vista Alegre baserriko esnearen kalitatean sakonduz
Menu nagusia










Vista Alegre baserriko esnearen kalitatean sakonduz PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Vista Alegre baserriko esnearen kalitatearen ezagutzan sakontzeko, urteko aro ezberdinetan esnearen parametro ezberdinak aztertzeko programa diseinatu zen, baita elikadura mota ezberdinena, eta gordina edo pasteurizatua den:

•Â Â   Neguko elikadura erregimenean daudenean behiek ematen dutenari dagokion esne gordinarena, eguneko 3.5Kg kontzentratu eta bazka disekatuarekin

•Â Â   Udaberri-udako erregimenean daudenean behiek ematen dutenari dagokion esne gordinarena, 3.5Kg pentsu, belar freskoa (moztutakoa eta artzaintzakoa) eta bazka disekatu apur bat

•Â Â   Ordu erdiz 65ºC-tan pasteurizatutako esnearena, botilaratutako esnea saltzen den bezala eta gazta egiteko oinarria dena

Momentuz, esnetan elikadura-erregimenaren arabera izandako ezberdintasunei buruzko datuak eskaini ditzakegu:

Elikadura:
“negua” 2011ko martxoa
“udaberri-uda” 2011ko maiatza
(a) Proteina (%)    

3.09
3.26
(b) Gantz osoa (%)

3.93
3.86
Horretatik:



(c) * Gantz-azido aseak (%b)

76.01
73.29   
(d) * Gantz-azido ez-aseak (%b)
23.98
26.71
Horretatik:



(e) Omega 3 (%b)
0.66
0.64
(f)  Omega 6 (%b)

2.00
1.40
(g) 6:3 Omega harremana (Gehi. 4:1)
3.03:1
3.18:1
(h) Omega 9
17.69

21.33
(i) Kaltzioa (mg/Kg)

1104.14

1173.36
(j)  Fosforoa
875.18

882.45
(k) Kaltzio/Fosforo harremana (Gutx. 1.5:1.0)
1.26:1.0
1.32:1.0
(l)  Bakteriologia (nº/ml)
9000.00
9000.00
(m) ZSK (nº/ml)

168000.00

148000.00


Urtaro aldaketak, eta horiekin batera behien elikaduraren aldaketak, eragina izaten dute esnearen elikadura kalitatean. Negutik udara handitu egiten da proteina maila, eta gantzaren guztirako edukia, aldiz, apur bat jaisten da. Hau udaberri-udan bazka berde gehiago kontsumitzen delako da, ur eduki handiagoaz. Bestetik, hala ere, saturatu gabeko gantz-azidoen proportzio handiagoa ikusten da, % 11 handituta neguaren eta udaberriaren artean. Igoera honen zati handi bat Omega 9rena da, nahiz eta Omega 6 eta Omega 3ren ehunekoak ere apur bat handitzen diren. Garrantzitsua da azpimarratzea Omega 6 : Omega 3 harremana, berez neguan ona dena (3,03:1,0), are orekatuagoa dagoela udaberri-udan (2.22 : 1.0 abuztuan). Azkenik, hobetu egiten da kaltzioaren eta fosforoaren arteko harremana, gomendatzen den 1.5:1era heldu barik. (“Esnea ezagutzen” dokumentuan parametro hauek guztiak aztertu eta osasun eta elikadurarako duten garrantzia azaltzen da: irakurri dokumentuak).

Kaltzioari eta fosforoari dagokienez, bai haien kopuru egokia egotea, bai haien arteko harremana, garrantzitsuak dira. Hala, edozein makromineral hauetariko bat ez izateak edo gehiegi egoteak eragina izan dezake bestearen xurgapenari dagokionez. Printzipioz, behi-esneko kaltzio-fosforo harremana gizakiarentzako esnekoa baino baxuagoa da (2:1), hortaz, kaltzioaren xurgapena ez da hainbeste gertatzen. Kaltzio-fosforo harremana gutxienez 1,5:1ekoa denean jotzen da egokitzat.

Vista Alegre baserriko esnearen osaeran pasteurizatu ondoren (65 gradura30 minutuz) izandako aldaketei dagokienez, azterketa konparatibo bat egin da egun bereko esne gordin eta pasteurizatuaren artean, pasteurizazioak esnean duen eraginaren inguruko eztabaidaren harira. Jarraiki aurkezten diren datuetan ikus daitekeen bezala, badaude aldaketa txikiak zenbait parametrotan, baina ez dira esanguratsuak. Hala, apur bat jaisten da kaltzio-kopurua esnean (% 5,8), eta fosforo-kopurua, aldiz, igo egiten da (% 3,9), eta horien arteko harremana 1.37: 1etik 1.24: 1era aldatzen da. 3 eta 6 omegen % 2 baino zertxobait gehiago galtzen da, baina ez dio negatiboki eragiten bien arteko orekari.

Azterketa hauek hainbat urte barru errepikatuko dira, ekologikorako bilakaerak esnearen kalitatean ondoriorik izan duen ala ez ondorioztatu ahal izateko.


Bestalde, “I+G proposamena: biodibertsitatea, behien elikadura eta esnearen kalitatea” izenburua duen dokumentuan aipatzen den bezala, abereen elikaduraren arabera, esnearen elikadura-edukiaren eta osasun-kalitatearen azterketa zehatzagoa egiteko asmoa dago, nekazaritza aplikatuko ikerketa proiektu baten baitan. Kasu horretan, beste azterketa batzuk sartuko lirateke, proteinena, adibidez.

Halere, aipatu dokumentuan esan bezala, momentuz ez dugu aurkitu azterketa proposamenean interesaturiko Nekazaritzako I+D Zentrorik.

Aurkibidea

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.