Vista Alegre Baserria Vista Alegre baserriko esnea Gure baserriko esnearen osasun- eta elikadura-kalitatea
Menu nagusia










Gure baserriko esnearen osasun- eta elikadura-kalitatea PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Vista Alegre baserriko esnea bi egunean behin aztertzen da, hozte-tangatik ateratzen denean. Lagina Kantabriako Esnegintzako Lanbide Arteko Laborategira (LILC) eramaten da, eta bertan esnearen ezaugarriak jakinarazten dituzte. Hemen, 2008tik gaur egunera bitarteko emaitzak ageri dira, non desintentsifikazio produktiboaren ondorioak ikusten diren; horrez gain, 2011. urteaz geroztik ekoizpen ekologikoa ezartzeko gertatutakoaren gaineko iruzkinak dakartzagu:

(a) Esnearen osasun-kalitatea: higienea eta garbitasuna:

Esnea ekoizteko eta jezteko prozesuaren garbitasun- eta higiene-mailarekin eta esne-behien osasunarekin lotutako bi parametro aztertzen dira:

i. Bakteriologia: ukuilu batean, jezteko gelan eta ekipamenduan, eta esnea hozteko tangan garbiketa eta higienea zenbat eta handiagoak izan, orduan eta bakterio edo germen gutxiago esnean. Egun, Vista Alegre baserriko esnea erosten duen kooperatibak mililitroko 100.000 bakterioko baino gutxiagoko esnea lehenesten du. Grafiko honetan, Vista Alegre baserriko esnearen analisien emaitzak ikus daitezke, 2008tik 2023ra bitartekoak, non esnearen bakterio-maila gutxienekoa den etengabe, mililitroko 10.000 ingurukoa, mililitroko 100.000 horiek baino nabarmen txikiagoa. Badirudi abeltzaintza ekologikoa ezarri izanak ez duela inolako eraginik izan, ez onik ez txarrik, bakteriologia orokorrean eta batezbestekoan, grafiko honetan ikus daitekeen bezala. Hala, emaitzak onak dira oraindik ere; dena den, gorabeherak egon badaude, aldizka igo egiten baitira, baina sekula ez dira iristen mililitroko 40.000 bakteriora.



ii. Zelula somatikoen kontaketa (ZSK): behien defentsa naturalek zelula somatikoen (materia lehorra) kopuru zehatza sortzen dute, esnean ere ageri dena. Zelula somatikorik ez badago, behien defentsa naturalak ez dira behar bezala funtzionatzen ari. Oro har, mililitro bat esnetan 100.000 edo 150.000 zelula somatiko inguru egon behar dira. Aldi berean, zelula somatikoen kopurua handia bada, behiak osasun-arazoak ditu, mastitisa (errapeen infekzioa), esaterako. Hala, esne-zentralek 400.000tik beherako ZSK eskatzen dute mililitroko. Ondoko grafikoan, ZSK-k Vista Alegre baserriko esne-behien taldean izandako bilakaera ikus daiteke: mililitroko 400.000ren langa bi aldiz baino ez du gainditu 2008. urtearen hasieratik; beste hiru aldiz, gertu egon da; eta batezbestekoa



Dirudienez, ZSK ez da hain egonkorra orain, 2011ko apirilean ezarritako animalia-ekoizpen, -elikadura eta -osasun ekologikoari buruzko arauen aplikazioa dela eta. Hala, bi urtean ZSK handitu egin da pixkanaka, nahiz eta inoiz ez den izan 400.000 zelulatik gorakoa; 2013ko apiriletik aurrera, zelulak apurka-apurka murriztu dira; eta, 2018tik aurrera, egoerak gorabehera handiak izan ditu berriro. Hala ere, grafikoan joera-marra bat jaso duguZSKn dagoen beheranzko joera orokorra ikusteko.

Gure ustez, bi arrazoi daude ZSK ezegonkorra izateko: behien elikaduran izandako aldaketak eta behi bakoitzaren organismoa albaitaritza-produktu konbentzionalak ez erabiltzera egokitu beharra. Vista Alegre baserriko esne-behien taldearen kasuan, elikaduraren aldaketa nahiko handia izan zen elikadura osagarriaren elementuei dagokienez, bereziki honako arrazoi hauengatik:

* oso zaila izan da bazka-arto ekologikoa lortzea (kutsadura transgenikoak sortutako arazoengatik eta labore honen kudeaketa ekologikorako zailtasunengatik); hortaz, hasieran, gure behien elikaduratik kendu genuen, iraganean oso interesgarria izan bazen ere

* gure abeltzaintza-elikaduran ez genuen soja erabiltzen jarraitu nahi, bai transgenikoak saihesteko bai labore honek egun gizartean dituen inplikazioengatik ere. Pentsu-etxeek soja ekologikoz osatutako konposatuen errazioak eskaintzen dituzte, baina hasiera batean sojarik gabeko errazioak eskuratu ditugu.

Beste alde batetik, ohiko abeltzaintzetan albaitaritza-produktuak sistematikoki erabiltzeak, hala nola antibiotikoak, behiaren defentsa-sistemaren funtzionamenduan eta garapenean eragiten du. Antibiotikoak hartzeari uzten zaionean, defentsa-sistema berriro erregulatu behar da, eta, beraz, hasieran irudi lezake behiaren osasunak okerrera egin duela, sintomak agertzen dituelako, hala nola mastitisa, aldi baterako bada ere.

Ondorioz, ekoizpen ekologikora bihurtzeko denboraldiak aldaketa dezente dakartza behiaren beraren gorputzaren funtzionamenduan: bestelako elikadurara egokitu beharra du, eta, aldi berean, bere defentsa-sistema medikazio sistematikorik gabe funtzionatzera ohitu behar da.

Espero izatekoa zen denborarekin eta behiak beren elikadura berrira egokitzeaz batera ZSK egonkorragoa bihurtzea, 150.000 zelula ingurukoa berriz ere. Alabaina, ez genuen kontuan hartu behi askoz gutxiago ditugunez (20/25 jezten ditugu, 40/45 beharrean) behi baten esnean izandako intzidentziak eragin handiagoa izango zuela taldearen batezbesteko orokorrean, eta horixe da antzemandako gorabeheren arrazoia.

Ondorio gisa, ekoizpen ekologikoa ezarri genuenetik ZSKsekula ez da izan mililitroko 400.000 zelulatik gorakoa; joera orokorra beheranzkoa da, baina behi bakoitzaren osasun-egoeran izaten diren aldaketen arabera gorabeherak izaten dira ZSKn.



(b) Esnearen nutrizio-kalitatea:

Kasu honetan, LILCk aztertzen dituen 4 parametro aipa daitezke: alde batetik, esnearen guztizko koipe-, proteina- eta laktosa-maila, eta, bestetik, esnean antibiotikorik dagoen ala ez. Datu horrek kontsumitzaileen osasunari (per se nutrizioari baino) dakarkion ekarpen positiboa edo negatiboa erakusten du, hurrenez hurren.


i. Proteina-edukia: LILCren analisien arabera, 2008. urtearen hasieratik Vista Alegre baserriko esnearen proteina-edukia % 3,0tik gorakoa izan da ia etengabe, eskuarki % 3,1ekoa baino handiagoa, esne-zentralek eskatu bezala, eta denborarekin proteina-eduki handiagoa izateko joera nagusitu da:

Zelula-zenbaketaren kasuan bezala, proteina-edukian gorabeherak daude, baina normalean industriak saria kobratzeko ezarritako % 3,1 eta % 3,40 bitartekoa, eta ekoizpen ekologikora bihurtu izanak joera hori bultzatzen du.






ii. Gantz-edukia: LILCren analisien emaitzek adierazten dutenez, 2008. urtearen hasieratik Vista Alegre baserriko esnearen koipe-edukia % 3,50 eta % 4,2 bitartekoa da, orokorrean industriak eskatutako % 3,7 baino handiagoa; une zehatzetan, % 4,4tik gorakoa ere izan da:

Ekoizpen ekologikora bihurtzeko epealdian ere urtaroko gorabeherak izan dira koipe-edukian, industriak saria ordaintzeko ezarritako % 3,7tik beherako emaitzak barne.  Kalitate-parametro guztien artean, koipearenak bakarrik izan du joera negatiboa, nahiz eta oso txikia, grafikoan ikus daitekeen bezala.


iii. Laktosa: Vista Alegre baserriko esnearen laktosa-edukia, edo azukre naturalarena, aldakorra da, baina beti % 4,4 eta % 4,9 bitartekoa, urteek aurrera egin ahala ehuneko handiagorako joera argiarekin. Ekoizpen ekologikoaren ezarpenak joera horri eustea ahalbidetu du, eta, horrela, gure esnearen kalitateari ere bai, azukre naturalari dagokionez. Laktosa alergenoa denez, gure esnekien etiketan laktosarik duten adierazten dugu.




iv. Inhibitzaileak: Vista Alegre baserriko esnean ez da antibiotikoen presentziaren adibiderik izan, LILCk aipatu urteetan egindako analisien arabera, ez ekoizpen ekologikora bihurtu aurretik ez ondoren.

Horregatik guztiagatik, honako hau ondoriozta dezakegu:

  • Vista Alegreko esneak goi-mailako kalitatea du, hala higiene-parametroengatik nola nutrizioari dagozkionengatik, eta ekoizpenaren desintentsifikazioak hobekuntza nabarmenak ekarri ditu.
  • Ekoizpen ekologikora bihurtzeko denboraldiak nolabaiteko ezegonkortasuna sortu zuen zenbait parametrotan, bereziki zelula-zenbaketan. Gure ustetan, hori ez da ekoizpen ekologikoaren ondorio txar bat, baizik eta behi-taldea elikadura-aldaketetara eta ohiko sendagaiak sistematikoki ez hartzera egokitu beharraren ondorio. Aziendaren elikadura eta erabilera askoz ere lotuago daudenez urtarokotasunarekin, parametroetan antzemandako gorabeherak mantendu egingo direlakoan gaude.
  • Bilakaeran joera negatiboa erakusten duen parametro bakarra koipe-edukia da, nahiz eta oso murrizketa txikia izan, eta, artikulu honetan aipatu bezala,  ekoizpen ekologikora aldatuta, hau da, belarrean oinarritutako elikadurari lotuago dagoen horretara, gure esnearen koipe osasungarrien ehunekoa handiagoa da.





Aurkibidea

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.