Biodibertsitatea, behi-elikadura eta esnearen kalitatea
2014ko apirila
1- Helburuak:
•Vista Alegre baserrian esne-behien ahozko bazkatzerako edo landare-bazka biltzeko erabilitako belardi, landa eta larreen flora-biodibertsitatea ezagutu eta neurtzea
•Ray-grass eta hirustarekin egindako azken ereinalditik landaretzak landa-lurretan izan dituen eboluzio-etapa ezberdinetan egon den biodibertsitatea konparatzea.
•Vista Alegre baserriko landa-lurretako espezie-komunitateen elikapen-balioa zehaztea.
• Batez ere landare-bazkan oinarrituriko elikaduraranzko aldaketarekin bat datorren esne-behiaren kalitate intrintsekoa analizatzea.
• Ganaduen kudeaketa-ereduetan eman diren aldaketei buruzko informazioa ekartzea, elikagaien produkzio- eta kontsumo-plan eta politika mantengarriak tokiko eta nazioarteko konpromisoetan markaturik dauden legez bete daitezen maila eta aukeren adierazleak izateko (Biodibertsitatearen Estrategia, Garapen Iraunkorraren Ingurumen Estrategia, Ingurumen Programa Markoa, Kontsumo Iraunkorraren Euskal Plana, Klima Aldaketaren kontrako Euskal Borroka Plana, Tierra de Rioko Gailurra, etab.).
Aurkibidea
2- Motiboak:
Vista Alegre baserriak bere esne-ustiapenaren gutxitze-prozesu bat bizi du. Elikadura-hitzetan horrek esan gura du:
• Esne-behiek klimak baimentzen duen egun guztietan bazkatzen dutela (normalean zazpi edo zortzi hilabete urtean). • Ganaduen elikadurako bazka-osagaia maximizatzen duela, esaterako baserriko landa-lurretako bazka-uztaz baliatuta, behiek bazkatu ezin duten hileetan kontsumitzeko. Horrek bere baitan hartzen du behiei egun berean mozturiko belar freskoa “berdea” bezala ezagutua, belar sikua edo siloko belarra eramatea. (Etxeko bazkak beste ustiapen batzuetatik ekarritako bazkekin osatzen dira).
•Ganaduen elikaduran murriztu egiten da pixkanaka pentsuen eta kontzentratuen osagaia. • Azkenez, hektareako ganadu-kargan murrizketa lortzerantz goazela.
Joera da esnearen nekazaritzako produkzio ekologikorantz aurrera egitea. Eta hipotesia da horrek behien elikaduraren kalitatearen, euren osasunaren, produzitutako esnearen kalitatearen eta ustiapenaren beraren gaztandegian transformaturiko esne-produktuen kalitatearen arteko oreka on batean eragin positiboa izango duela eta, era berean, belardien eta larratzearen kudeaketa on batek suposatzen duela belardien, larreen eta bazkalekuen flora-biodibertsitatea mantentzea eta, gehiago oraindik, hobetzea.
Vista Alegre baserrian lan egiten duten lagunen ezagutzek ahalbidetzen dute ondorioztatzea bere landa-lurretan flora-espezie ezberdinetako 130 espezie eta aldaki baino gehiago dagoela eta denborarekin ugalketa mailaz mailakoa eta logikoa izango dela. Hala ere ez da ezagutzen ez aberastasun guztia, ez biodibertsitate handiagoranzko joeraren mugak.
Bestalde, nahiz eta bibliografiak ahalbidetzen duen ezagutzea belardiko espezie batzuen elikapen-balioa, bereziki lastodunena eta lekadun batzuena, hala ere, ez dira ondo ezagutzen gainerako flora-espezie askoren elikapen-ekarpenak, ez horien elikagarriek behientzat duten erabilgarritasun erreala.
Azkenez, nahiz eta Vista Alegre baserriak egin dituen behi-esnearen ohiturazko analisiek ahalbidetzen duten ezagutzea behi-esnearen kalitate intrintsekoarekin zerikusi duten xehetasun batzuk (elikadurari dagokionez: proteina eta koipea; higiene eta osasunari dagokienez: zelula somatikoen zenbaketa, bakteriologia), hala ere ez dira ezagutzen fazeta batari eta besteari buruzko zehetasunak eta ganaduaren elikadura-ereduetako aldaketekin duen zerikusia (negua/uda, pentsu gehiago ala gutxiago, biodibertsitate gehiago ala gutxiago).
Aurkibidea
3- Proposamenak:
3.1. 2011
1.Vista Alegre baserriak erabiltzen dituen larre eta belardietako flora-biodibertsitatea neurtzea:
Vista Alegre baserriak lankidetza bat proposatzen du helburu hori duen I+Gren erakunde batekin: burututako proiektu-mota, planteaturiko helburuen mendean egongo litzateke, larre ezberdinetako flora-biodibertsitatearen neurketa hutsetik larre bakoitzaren kudeaketa-eraren arabera egindako neurketa eta konparaketaraino, edo gaurko biodibertsitatea neurtzen duen eta nekazaritzako ekologia-kudeaketarantz aurrera egiten duen arabera etorkizuneko biodibertsitatearekin konparatzen duen ikerketa sakonago bateraino.
Vista Alegre baserriak larreen kudeaketari buruzko informazioa emateko konpromisoa hartzen du, euretan egindako azken esku-hartzeen datak identifikatu ahal izateko, etab.
2.Vista Alegre baserriko belardiaren biodibertsitateak duen elikadura-balioa neurtzea.
Vista Alegre baserriko belardian dauden espezien hala elikadura-balio gordina nola han bazkatzen duten behiek erabilgarri duten elikadura-ekarpena analizatuko ditue
n I+Gren erakunderen batekin lankidetza proposatzen da
3. Vista Alegre baserriko behien esnearen kalitate intrintsekoa analizatzea:
I+Gren erakunde batekin lankidetza proposatzen da ezagutzeko behi-esnearen kalitatearen eboluzioa nekazaritzako ekologiarantz doan arabera, bereziki bertako bazken kudeaketa-ereduak bermaturiko biodibertsitatearen arabera, hurrengo parametroak neurtuta:
Elikadura-alderdiak: •Proteina • Koipea guztira - Azido koipetsu aseak - Azido koipetsu ez-aseak Eta horietatik: • Omega 3
• Omega 6 - Omega 3 eta Omega 6ren arteko harremana
• Kaltzioa • Fosforoa • Bitaminak
Higiene eta osasun alderdiak •Bakteriologia • Zelula somatikoen zenbaketa • Hondakin hormonal/kimiko/albaitarien presentzia.
Egoera 2014ko apirilean
2014an gure web-gunea eguneratzean, esan beharra daukagu jatorrizko gure I+G
proposamenak mahai gainean jarraitzen duela, ezin izan dugun arren berau garatzeko
nekazaritzako I+G zentrorik topatu.
3.2. 2016ko proposamenak
Azaroaren 23an Soziologia Sailak, Landa-ikerketarako Euskal Herriko Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako campuseko errektoreordetzak, Jardunaldi bat antolatu zuten Gasteizen. Bertan, lehen sektorean proiektu berritzaile edo desberdinak garatze ari diren pertsonen ikerketa proposamenak jaso ziren. Vista Alegre Baserria bertan egon zen eta ondoren bertan aurkeztutako proposamenak zehaztuko dira. Proposamen batzuk ez-berritzaile moduan har daitezke, baina berezitasun eta eskala batzuk aipatu nahi izan genituen, zeinetan egindako proposamenak guretzako erabilgarriagoak izango ziren,I+D generikoa baino. Era berean, azpimarratzen dugu, gaia ez dela I+D ikerketak egitea, baizik eta bere erabilera eta aplikagarritasuna bermatzea. |
| 1. Esne ekologikoaren nutrizio-kalitatearen ikerketa sakona eta beste ekoizpen eredu batzuen esnearekin alderatu: Vista Alegre Baserriaren kasu zehatza. (Bitaminak, gantzak … omegak, proteinak, kaltzioa …). Ikerketa populazio moduan Euskal Herriko ganadutegiak erabiltzen ahalegindu. Gaia gure errealitatera hurbildu. |
|
|
| 2. Vista Alegre Baserriaren larreen landare-komunitateen nutrizio-balioaren ikerketa zehatza. Inguruan dauden larre “intentsiboek” baino landare biodibertsitate handiagoa daukate ( rey-grass edo LiIlium spp eta hirusta edo Trifolium spp nagusiki) eta gustatuko litzaiguke jakitea: (a) landare aberastasuna eta landare bakoitzaren nutrizio-osaketaren ondorioak, behien osasuna eta ongizatean eta (b) esnearen kalitaterako, elikagai desberdinen presentzia, baina zehazki Omega 3 eta 6 osagaiena. |
| 3. Aldaketa klimatikoaren eragina aurreikustea, zehazki Karrantzan: bazka erabilgarritasuna, landare-komunitateen aldaketak, ur erabilgarritasuna … Azken helburua neurri aringarriak garatu ahal izatea da. |
| 4. Esneki ekologikoentzako bilgarri ( botilak / papera / terrinakÂÂÂÂÂÂÂ /ontzi …) egokienen ikerketa: ekoizpena eta berrerabilpenaren balantze energetikoa, hondakinen ekoizpena … |
| 5. Kontsumitzaileen sentsibilitatearen balorazioa produktu ekologikoen aurrean, eta, kasu horretan, identifikatutako oztopoak gainditzeko neurriak garatzea ( ustezko salneurri altuagoak, eskuragarritasuna, ziurtagirian konfiantza …). Adibidez, ikastetxeentzako unitate didaktikoen diseinua edo bisitaldi programak abeletxe / baserri / baratz ekologikoetara. |
| 6. Albaitaritza konbentzionalarentzako aukeren ikerketa, mastitisaren prebentzio eta tratamendurako, homeopatiaz gain. |
|
|
| 7. Energia berriztagarrien gaitasuna nekazaritzan eta abeltzaintza ekologikoan. Berezko ekoizpena. Bideragarritasun ekonomikoaren ikerketa. |
|
| 8. “Berritasunen psikologia”. Elikagaien ekoizpenean metodo agroekologiko berriak sartzen aurrendari izatearen ondorioak ( ingurunekoak eta sozialak). Kontrako eraginak arintzeko neurrien garapena ( inguruko landa-biztanleriarengandik behatuta sentitzea, arrisku ekonomikoa onartzea, jendeak berezi moduan hartzea …) eta positiboak indartu ( autoestimu handiagoa, produktuen hautemate hobea, independentzia handiagoa, desberdina izatearen gauza positiboak …). Proposamen hau pertsona aurrendariei laguntzeko asmoarekin pentsatuta dago. |
| 9. Elikagaien etika … elikaduran etikaren adierazleen garapena, zehazki agroekologia kokatzeko. Proposamen hau hainbat arlotan garatu behar da. |
Aurkibidea
4. Adibideak:
Irakasle baten ikerketa
Karrantzako abeltzaintza ekoizpen eredu desberdinen konparaketa bat eskegi dugu gure web-gunean, gure baserria barne, nekazaritza-eskola ingeles bateko batxilergoko ikasle batek egina. Artikulua ingelesez baino ezin da irakurri eta gure web gunearen ingeles atalean irakur daiteke. Eskertzen dugu Chrisek egindako lana, eta zorte on opa diogu bere unibertsitateko ikasketetan.
Neikerreko (Nekazaritzako I&D) Baliabide Naturalen Kontserbazioko Saileko ikerketa
2019ko udaberriaren hasieran, Neikerreko (Nekazaritzako I&D) Baliabide Naturalen Kontserbazioko Sailetik Leire Jauregi etorri zen Vista Alegrera txahalen simaurra jasotzera ikerketa martxan jartzeko. Bere helburuen laburpena aurkesten dugu: “Kutsatzaile batek lurzoruan sortzen duen kutsaduraren aurrean komunitate mikrobianoek duten tolerantzia erakusteko gaitasuna aztertzeko helburuarekin, PICT (Pollution-inducedcommunitytolerance) tresna ekotoxikologikoan oinarritutako entsegua egingo da. Entsegu hau aurrera eramateko, Vista Alegre Baserria nekazaritza-ustiategi ekologikoan txahalen simaur pilatua hartu dugu. Simaurra lurzoruen medeagarri organiko moduan erabiliko da, nekazaritzan erabiltzen den ohiko dosietan. Simaurrarekin medeatutako lurzoruak antibiotiko batekin kutsatuko ditugu eta komunitatean antibiotikoa dela eta sortutako aldaketak ikusiko ditugu.”
|