Vista Alegre Baserria Abereen elikadura 3.1- Esne-behien elikadura abereen ongizate eta osasunari dagokienez:
Menu nagusia










3.1- Esne-behien elikadura abereen ongizate eta osasunari dagokienez: PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Badago abere-elikadurari dagozkion eredu desberdinek abereen osasunean eta ongizatean duten eraginaren inguruko gero eta bibliografia gehiago. Adierazten du, nagusiki, elikadura zenbat eta intentsiboagoa izan, zehazki, zenbat eta kontzentratu gehiago erabili bazken kalterako, orduan eta osasun-arazo gehiago eta ongizate gutxiago izango dutela behiek. Hau hertsiki lotuta dago behia hausnarkaria izatearekin, hausnartzeko funtzioak eragin handia baitu behiaren osasunean: ez duenean hausnartzen osasun-arazoak sortzen dira. Elikagaiak zuntz-maila jakinak dituenean, behiak behar bezala hausnartzen du, eta zuntz-maila horiek bazketan aurkitu dira. Ordea, behiak kontzentratu ugari jaten duenean, ez du nahikoa zuntz irensten eta ez du hausnartzen, beraz, bere defentsa naturalek ez dute ondo funtzionatzen eta gaixotu egiten da (esnearen kalitatean ere eragina du, ikus behean). Sortutako arazoen adibideak: zetosa (karbohidratoen defizitetik eratorritako arazoa), gatzagiaren tortsioa, hanketako arazoak, azidosi metabolikoa (azido-ekoizpen handiagoa likidoetatik bikarbonatoa kenduta), nahastea obulazio-zikloan, eta ondorioz, arazoak behia zezenarengana joateko edo haurdun geratzeko.  

Bestetik, bazkatze hutsak askatasunez mugitzea ahalbidetzen die behiei, faktore garrantzitsua euren osasun onerako eta zailagoa etengabeko ukuiluratze egoeran. Etengabeko ukuiluratzeak hanketako arazoak, estresa eta infekzio-gaixotasunengatiko bajak izateko arriskua areagotzen ditu. Bazkatzen duten behiek ukuiluratuek baino errape-min gutxiago dute.


Aurkibidea

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.