Hileko errezeta: “Tikka-masala” oilaskoa
2 oilasko-bularki
250 g tomate
200 g jogurt natural
200 g «crème fraiche»
100 g tipula
Piper min bat
10 g menda
10 g martorri
Entsaladarako piper bat
Koilarakadatxo erdi martorri-hazi
Koilarakadatxo bat kumino-hazi
Koilarakadatxo erdi piperbeltz min
2 koilarakadatxo kurkuma
Baratxuri-ale erdia
5 g jengibre (freskoa)
Koilarakada bat garam masala
Frijitzeko olioa
Gatza eta piperbeltza
Zatitu fin tipula, piper mina, menda eta martorria. Zatitu cm bateko kubotan oilaskoa, tomatea eta piperra. Birrindu baratxuria eta jengibrea.
Eho martorri-hazia eta kumino-hazia, eta nahasi piperbeltz minarekin eta kurkumaren erdiarekin.
Katilu txiki batean, erantsi espezieen nahastea jogurt naturalari. Sartu oilasko- puskak izozteko poltsa batean (edo tuper batean) jogurtaren eta espezieen na- hasketarekin batera. Nahasi ondo eta utzi hozkailuan gutxienez 30 minutuz; halere, hobe da hainbat orduz uztea.
Aurreberotu labea 180 ºC-tan. Sartu oilaskoa laberako ontzi batean eta laberatu 25-30 minutuz.
Lapiko txiki batean, frijitu tipula landare-oliotan, tenperatura baxuan, 5-7 minutuz, harik eta gorritu arte. Erantsi birrindutako baratxuria eta jengibrea, piper mina, entsaladarako piperra eta tomatea, eta frijitu tenperatura baxuan beste 4-5 minu- tuz. Ondu gainerako kurkumarekin, garam masalarekin, gatzarekin eta piperbeltza- rekin. Kozinatu 15 bat minutuz.
Gehitu ura eta crème[2] fraiche, eta eragin etengabe dena ondo nahasita egon arte. Erabili eskuzko irabiagailua pikorrik gabeko saltsa homogeneoa lortzeko.
Gehitu oilaskoa nahasteari eta eragin ondo. Ondu gatzarekin eta piperbeltzarekin. Erantsi menda eta martorria, pixka bat hornigairako utzita.
Zerbitzatu naan ogiarekin edo basmati arrozarekin. |