Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2023ko urria PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin genuen urrian?




Urrian, Bilboko Areatzako baserritarren asteroko azokan ez ezik,

Karrantzakoan eta Galdamesko urterokoan ere izan ginen, hilaren

7an eta 29an, hurrenez hurren.



Baserriko ohiko lanez gain, hala nola behiak jetzi, bigantxak ikustera

joan eta animalia guztien elikadura antolatu, belardi batzuk soildu eta

hala purina nola simaurra zabaldu genituen.



Hileko errezeta: Hostorea ziazerbaz eta gaztaz betea

Hostore-xafla bat

300 g ziazerba (ahal dela, freskoak; bestela, izoztuak)

250 g gazta (freskoa, samurra, norberaren gustuaren arabera)

Tipula ertain bat, fin zatituta

Eskukada bat pinazi

Oliba-olioa

Piperbeltz beltza

Gatza, nahi beste

Arrautza irabiatu bat

Prestatu ziazerbak lurrunetan (edo, freskoak badira, salteatu zar-

taginean oliba-olio pixka batekin).

Zartaginean, berotu oliba-olio pixka bat eta frijitu tipula minutu batzuk.

Erantsi ziazerbak, pinaziak, gatza eta piperbeltz beltza, nahi beste.

Eragin ondo eta gehitu gazta, zatituta edo birrinduta. Eragin berriro

ondo eta utzi sueztitzen minutu batzuk.

Zabaldu elikadura-erabilerako papera labeko erretilu batean.

Zabaldu hostore-xafla bertan eta moztu erditik. Jarri erdi bat erretiluan

eta isuri gainean ziazerben eta gaztaren nahaskia, ertzetan lekua utzita

gero hostorea itxi ahal izateko. Jarri gainean beste erdia eta, sardexka

batekin, itxi ertzak ondo. Erabili brotxa bat gainean arrautza irabiatu

pixka bat zabaltzeko.

Berotu labea aurretik 180 ºC-tan eta sartu jakia 20 minutuz, hostorea

gorrituta eta kurruskari egon arte.

Zerbitzatu bero.


Zekor eta biga bana jaio ziren.


Hileko landarea. (Asplenium adiantum-nigrum)


Asplenium adiantum-nigrumAspleniaceae familiako beste iratze-mota

bat da. Joan den hilekoa bezala, nagusiki harrizko hormetan hazten

da. Ez du bazka-baliorik.


Behiek zer jan zuten?

Behiek alpapa-bazka jan zuten, baita pentsu eta belar siloratu apur bat ere.


Klima-aldaketaren arrasto argiak ikusten ari gara. Adibidez, tximeleta asko

zeuden oraindik urrian, bulkana (Vanessa atalanta)


eta izurtu (Parage aegeria) ugari barne.

Klima-aldaketaren beste adibide bat baratzean dagokien sasoitik kanpo

ernamuintzen ari diren laboreak dira. Hala, baratzetik leken eta baba-

rrunen landareak kentzean, irailean, hazi batzuk lurrera erori ziren,

normala den bezala. Bada, tenperatura altuen ondorioz, hazi horietako

batzuk ernatu, loratu, eta lekak ekoitzi dituzte urrian. Gustura jan

baditugu ere, nahiago genuke klima-aldaketaren ondorioak pairatu

behar ez izatea.





Aldian behin, teknikari bat gurekin izaten da behiak jetzi bitartean eta,

ondoren, esnearen laginak aztertzeko eramaten ditu.


Jaime Azucenarekin gazta egitera etorri zen, praktiketako saio batean.



Esnearen kalitatea



Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,72

Proteina

>3,10

3,18

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

89.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.