Vista Alegre Baserria Vista Alegre Baserrian, txoriak eta beste dabiltza hegan
Menu nagusia




Ikastetxeentzako txokoa







Vista Alegre Baserrian, txoriak eta beste dabiltza hegan PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Vista Alegre baserrian, txoriak eta beste dabiltza hegan

 


Tximeleta ugari ikus daitezke Vista Alegre baserrian, urtaroaren eta orduaren

arabera, egunez zein gauez. Batzuk beste batzuk baino koloretsuagoak dira,

baita handiagoak ere. Hona hemen zenbait adibide:

 

 

Izen zientifikoa: Arctia caja
Izen arruntak: euskera: Ijitoa
: gaztelaniaz: Gitana
: ingelesez: Garden tiger moth
Gaueko tximeleta honek hegoen marrazkiak zein beheko hegoen kolore gorrixka erabiltzen ditu balizko harrapariak uxatzeko.

 


 

Izen zientifikoa: Opisthograptis luteolata
Izen arruntak: euskera:
: gaztelaniaz: Polilla de color azufre
: ingelesez: Brimstone moth

Bere beldar marroi / berdeak “adar” bat dauka bizkarrean.

 

 

I

Izen zientifikoak:

Autographa gamma

Plusia gamma

Izen arruntak: euskera:
: gaztelaniaz: Plusia o medidor
: ingelesez: Silver Y moth

Latinezko izena hego bakoitzeko Y erako marka zuritik datorkio,

Y Gamma izanda grekoz.



Izen zientifikoa: Pseudoips prasinana
Izen arruntak: euskera
: gaztelaniaz:
: ingelesez: Green Silver-lines
Espezie honetako beldarrak haritzez eta urkiez elikatzen dira.

 

Izen zientifikoa: Odonestis pruni
Izen arruntak: euskera
: gaztelaniaz
: ingelesez: Plum lappet

Emea arra baino handiagoa da:

Arraren hegoak 30-50 mm-koak dira, emearenak, berriz, 50-60mm-koak.

 

 

Izen zientifikoa: Lasiocampa quercus
Izen arrunta: euskera
:gaztelaniaz: Bombix de la encina
: ingelesez: Oak eggar

Espezie honetako arrak egunez egiten du hegan normalean; emeak, aldiz, gauez.


 

Izen zientifikoa: Lymantria monarcha
Izen arrunta: euskera
:gaztelaniaz: Monja
: ingelesez: Black arches
Tximeleta honek zuhaitzen azalean erruten ditu arrautzak, bana banan edo bitan.

 

Izen zientifikoa: Inachis io
Izen arruntak: euskera

Pauma tximeleta

Eguargiko pauma

:gaztelaniaz: Pavo real
: ingelesez: Peacock
Tximeleta honen hegoetako “begiek” balizko harrapariak uxatzen laguntzen diote.

 

Izen zientifikoa: Thyatira batis
Izen arruntak: euskera
:gaztelaniaz: Capullitos de cerezo
: ingelesez: Peach blossom
Espezie honek krisalida gisa ematen du negua.

 

Izen zientifikoa: Pararge aegeria
Izen arruntak: euskera: Horma-tximeleta
: gaztelaniaz

Mariposa de los muros

Maculada

:ingelesez: Speckled wood
Espezie honetako arrek beren esparrua defendatzen dute.


Tximeleta guztiek ez dute izen arruntik hizkuntza guztietan.

Elkar ulertzeko zientzalariek izen zientifikoak (latinez) erabiltzen

dituzte.

 

Nondik datoz tximeletak eta zenbat denbora bizi dira?

Tximeletak ez dira tximeleta-kume gisa jaiotzen; hainbat urrats

ematen dituzte, eta urratsok, gutxi ala gehiago, denbora jakin

bat irauten dute:

 

 

Emeak arrautzak erruten ditu.

Arrautzatik beldarra (larba) irteten da.

Beldarra lore-begi baten barruan

sartzen da, orain krisalida deitzen da.

Krisalidatik tximeleta irtetzen da.

 

 

Adibide gisa ikusiko dugun tximeleta oso arrunta da Vista Alegre

baserrian, gehienbat espezie horretako beldarrei izugarri gustatzen

zaizkielako gure azak eta azaburuak.

Aza-tximeleta Pieris brassicae
Emeak eta arrak parez pare jartzen dituzte beren muturrak eta arrak espermatozoide-sortak pasatzen dizkio emeari.

Emeak laranja/hori koloreko arrautzak erruten ditu, 40 eta 100

bitarteko taldeetan, minuturo 4 jarrita, esaterako, aza edo

azaburuen hostoen alde bietan. Zuzenean jartzen ditu landarearen

hostoan, eta arrautzak sekula ez ditu bata bestearen gainean

pilatzen. Astebete edo bi ematen dute eklosionatzen (beldarra

arrautzatik ateratzea edo jaiotzea), tenperaturarenarabera.

Arrautzatik beldarra (larba) irteten da, aste bi eta erdi inguru bizi dena.

Aza-tximeletaren beldarrak nahiago ditu azen eta azaburuen

kanpoaldeko hostoak, eta taldean jaten du beste beldar askorekin

batera. Inguruan egon litezkeen harrapariak uxatzeko, olio toxikoak

metatzen ditu gorputzean. Fase honetan, lau muda igarotzen ditu.

Tximeleta bilakatzeko (metamorfosia), beldarra lore-begi baten barruan

sartzen da, normalean hesola, pareta edo enbor bati lotuta egoten

dena. Orain, krisalida deitzen da. Tenperatura epelekin, tximeleta bi

asteren bueltan ateratzen da begi-loretik. Urteak aurrera egin ahala

arrautzak bigarrenez erruten badira, azken fase horrek negu osoa eta

gehiago iraungo du, 8 hilabete inguru.

Gure esker ona adierazi nahi diegu Madrilgo Unibertsitate Autonomoko

José Luis Viejo Montesinos eta Gareth Edward Kingi tximeleta hauek

identifikatzen emandako laguntzagatik.

 

 

 

gora joan

 

 

 

 

Tximeleta bilakatzeko (metamorfosia), beldarra lore-begi baten barruan sartzen da, normalean hesola, pareta edo enbor bati lotuta egoten dena. Orain, krisalida deitzen da. Tenperatura epelekin, tximeleta bi asteren bueltan ateratzen da begi-loretik. Urteak aurrera egin ahala arrautzak bigarrenez erruten badira, azken fase horrek negu osoa eta gehiago iraungo du, 8 hilabete inguru.

Gure esker ona adierazi nahi diegu Madrilgo Unibertsitate Autonomoko José Luis Viejo Montesinos eta Gareth Edward Kingi tximeleta hauek identifikatzen emandako laguntzagatik.

Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE
 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.