Vista Alegre Baserria Vista Alegre baserriko esnea Nolakoa da Vista Alegre baserriko esnea?
Menu nagusia










Nolakoa da Vista Alegre baserriko esnea? PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Dokumentu honetan gure esnearen kalitateari buruz daukagun informazio guztia eskaini nahi diegu pertsona kontsumitzaileei. Honako informazioa elikadura burujabetzako proiektu batean aurrera egiteko ezinbestekotzat jotzeaz gain, abereen elikaduraren eta esneari kontsumoa baino lehen aplikatutako tratamenduaren arabera, esnearen kalitateari buruz dauden hainbat zalantza argitu nahi dugu.


Sarrera

Vista Alegre baserriko esnearen nutrizio-osaketan eta osasun-kalitatean eragina duten irizpideetako hiru dira honakoak:

• Behien elikadura mota
•Higienea esnearen ekoizpenean eta jetzialdian
•Esneari aplikatzen zaion prozesamendu mota

Vista Alegre baserriko esne-behien elikadurari dagokionez, euren esnearen kalitatean eragin positiboa daukaten bi irizpide daude: alde batetik, bazka portzentaje handia eta kontzentratu portzentaje txikiagoa dago elikaduran; bestalde, behiak gutxienez zazpi hilabetez aritzen dira bazkatzen, eguraldiak uzten duenaren arabera. Behiak ez daude beti ukuiluan eta hala mugimendurako askatasun handiagoa dute, horrek osasunerako dakarren onurarekin.



Ekoizpenean eta jetzialdian zehar higieneari dagokionez, Vista Alegreko larreen, ukuiluaren eta jezte-gelako zaintza eta garbitasuna maximizatzen dira.

Esneari aplikatzen zaion prozesamenduari dagokionez, esnea 85ºC-tan pasteurizatu egiten da, ordu erdiz. Esnea ez da homogeneizatzen, esnea aldatzen duten presio altuagoak saihestuz eta pertsona kontsumitzaileen osasunean homogeneizazioak izan ditzakeen eragin negatiboekiko ardura printzipioa aplikatuz (ikus “Behi esnea eta berau nola kontsumi daitekeen ezagutuz” dokumentua). Gazta freskoa eta gazta samurra esne pasteurizatu horretatik abiatuta egiten dira eta jogurtak esnearen eraldatze prozesua berezkoa du, hasieran esnea 90ºC-tan berotuz. Gazta findua eta onduek esne gordina daukate, osasun-azterketetan A sailkapena duena. Vista Alegre baserriko esneari ez zaio aberaste prozesurik aplikatzen, horregatik, kaltzioa edo omegak bezalako gantz-azidoak behien elikadurak eta pasteurizazioak eragindako proportzioetan agertzen dira.














Esnea pasteurizatzeko

Esneari aldizkako azterketak eginda jakin daiteke zein puntutarainoko kalitatea duen. Kantabriako Esnearen Lanbidearteko Laborategiak gure esneari egiten dizkion azterketen hilero batez besteko emaitzak gure web-geneko "Hilero Vista Alegre Baserrian" txokoan argitaratzen ditugu.


Aurkibidea

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.