Behiek belarra maite dute, eta freskoa baldin bada, hobeto! Hala, ahal duten hilabete guztietan (gutxienez zazpitan, eguraldiaren arabera), Vista Alegre baserriko behiak larreetara ateratzen dira bazkatzera.
Baina uda izan arren, beste gauza batzuk ere jaten dituzte.
2011 urtera arte hau izan da menua:
Behe-denboraldiko eguneko menua (negua): • Alpapa lehorra • Arto-ontzia • Pentsu konposatua (garagarra eta soja) • Erremolatxa-orea • Belar-zuloa • Belar ondua
Alpapa lehorra
Arto ontzia
Pentsu konposatua
Erremolatxa-orea
Belar-ondua
Goi-denboraldiko eguneko menua (udaberri-uda): • Belar freskoa (berdea) • Arto-ontzia • Larreetako belar freskoa • Pentsu konposatua (garagarra eta soja)
Belar freskoa (berdea)
Elikadura ekologikoa
Baserri guztiek ez diete janari bera ematen euren esne-behiei. Vista Alegre baserrian kalitate natural eta elikagarri handiko esnea bilatzen dugu eta duela hainbat urte aldatzen ari gara behien elikadura: bazka gehiago jaten dute (belarra, alpapa…) eta pentsu konposatu gutxiago. 2011ko apiriletik aurrera, baserriak ekologiko bihurtzeko bilakaerari ekin zion, 2013ko apirilean gauzatu zena. Zer dakar horrek?
- Elikaduran, ez dugu inolako transgenikorik (genetikoki eraldaturiko organismo) erabiltzen: horregatik jada ez dugu ez sojarik, ez artorik erabiltzen, kutsadura transgeniko arazoak direla eta.
- Elikagaien ekoizpenean, ez ditugu sintesiko produktu kimikoak erabiltzen (ez intsektizidarik, ez herbizidarik...).
Txahalek euren menu berezia dute:
• Lehenengo egunetan euren ugatzetako esnea hartzen dute
• Ondoren: - Belar ondua - Pentsu konposatu berezia - Larreetako belar freskoa
Belar ondua
Pentsu konposatu berezia
Larreetako belar fraskoa
Zekorrak ere… aparte jatekoak dira!: • Negua: belar-zuloa, belar ondua eta pentsu konposatuak • Uda: bazka
Mmmm… bai goxoa! Txikoria-belarra arrauka ukitu batez eta postrerako hirusta zuri mokadu bat.
gora joan
|