Vista Alegre Baserria Zer egiten da egunero Vista Alegre baserrian?
Menu nagusia




Ikastetxeentzako txokoa







Zer egiten da egunero Vista Alegre baserrian? PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Goiz jaiki behar da…

Goizeko 7ak aldera behiak jezten dira. Udan, behiek gaua larreetan ematen dutenean, apur bat lehenago egon behar da behiak pabilioira eramateko. Neguan han egoten dira dagoeneko.

Gutxi gorabehera ordu bat eta erdi edo bi ordu ematen dugu jezteko gela prestatzen, behiak jezten eta ondoren gela garbitzen.

Jetzi eta segituan jaten eman behar zaie pabilioian.

Ondoren, udan, behiak larreetara eramaten ditugu belarra jan dezaten, baina pabilioiko atea irekita uzten da eta, baserri ondoko zelaian egonez gero, nahi dutenean sar daitezke. Neguan pabilioian geratzen dira.

Egunero txahalak ikustera joaten gara, ondo dauden ikusteko. Zelaietan edo euren etxolan daude, baserritik urrunago daudenak.

Udan zelaietan egoten dira bazkatzen eta ura duten egiaztatu behar da.

Neguan, aldiz, etxolan egoten dira eta pentsua eta belar ondua eman eta lasto berria jarri behar zaie gauez etzaten diren lekuan.

Era berean, egunero egiaztatu behar da txerriak, untxiak, oiloak, ardiak eta behiak ondo daudela. Urte osoan zehar, eguraldiak ahalbidetzen duenean, larretara ateratzen dira euren elikagai gustukoenak bilatzera: belarra, zenbait intsektu, zomorroak eta abarrak. Pentsu apur bat ematen zaie jateko eta txerri eta oiloei soroetako landare-hondakinak eta janari-hondarrak ere ematen zaizkie.

 

Zekorrak egonez gero, jaten eman behar zaie (euren ugatzetako esnea) eta ukuiluan lasto berria dutela egiaztatu behar da.
Eta arratsaldean, hiruretan edo hiru eta erdietan, pabilioia arrobaderaz garbitzen da minda guztia zulora eramateko.

 

Laurak aldera behiei jaten ematen diegu…

 

...eta jarraian dena prestatzen da behiak berriz jezteko. Arratsaldeko 7etan jetzen hasten gara berriro.

 

Jetzi ostean, zortzietan edo zortzi eta erdietan gutxi gorabehera, behiak zelaira itzultzen dira hausnartu eta lo egiteko, udan, eta neguan pabilioian geratzen dira afaltzeko belar lehor apur batekin.

 

Etxera joan aurretik, txerri, ardi eta oilo guztiak euren ukuiluetan daudela egiaztatu behar da.

Ardiek ez badute bildotsik, udan zelaian gera daitezke gauez, baina bildotsik izanez gero, ukuilura eramaten dira… hemendik azeria dabil eta. Txerriak ere udan atera daitezke gauez.

 

Baserriko “hiletik hilera” atalean Vista Alegre baserrian urtaro bakoitzean dauden lan bereziak ikus ditzakezue, hemen deskribaturikoez gain, urteko eguneroko lanak direnak… salbuespenik gabe!

 

gora joan

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.